Ekintza eta bisita guztietan parte hartzeko beharrezkoa izango da aldez aurretik izena ematea webgunearen bitartez. IZENA EMATEKO epea urriaren 16tik (ostirala) aurrera zabalduko da.

ARKITEKTURA SEGURUA

OHBILBAO2020-ko COVID 19ren AURKA PROTOKOLOA

Open House Bilbaok COVID-19 delakoaren ondoriozko arriskuaren kudeaketarekin konpromisoa hartu du, prozesu guztietan arrisku hori gutxitzeko neurriak ezarriz.

Jaialdiko jarduerak Open House Bilbao osatzen dugunon segurtasuna eta osasuna bermatzeko jarraibideak finkatzen dituen COVID 19ren aurkako OHBILBAO protokoloa betez egingo dira. Besteak beste, bisitak talde txikitan eginen dira eta aldez aurretik izena eman beharko da jaialdiaren web orriaren bidez.

Jakin badakigu neurri bakar bat ere ez dela hutsezina; beraz, beharrezkoa da prebentzio-neurriak konbinatzea, kutsatzeko arriskua ahalik eta gehien murrizteko. Testuinguru horretan, garrantzi berezia du norberaren erantzukizunak eta protokoloan jasotako jarraibideak zorrotz betetzeko beharrak.

Open House Bilbaotik etengabe gaude harremanetan Bilboko Udalarekin, jaialdiak behar diren baldintzak betetzen dituela ziurtatzeko eta aldatzen eta hobetzen ari garen prozedurak baliozkotzeko, guztion segurtasuna bermatzeko.