OPEN
HOUSE
BILBAO 2019
2019-ko irailaren 28 eta 29 ospatu zen Open House Bilbao jaialdiaren hirugarren edizioan Bilbo, Barakaldo eta Getxoko 81 eraikinek beraien ateak dohainik ireki zituzten. Itsasadarra ardatz hartuz bisitariak gertaera historiko garrantzitsuak, pertsonaia ezagunen bizipenak, kultur joera ezberdinak eta estilo artistikoak eta nortasun propio zein partekatuak ezagutzeaz gain kulturaren parte den arkitektura eta ondarearen garrantzia azpimarratzeko aukera izan zuten.
Open House Bilbao-ren bizipena osatu eta borobiltzeko helburuarekin beste zenbait ekintza arrakastatsu gauzatu ziren: Open Txiki, Open Ría, 360º esperientziak, Open ibilbideak, Open Galindo eta OpenGram lehiaketa besteak beste.
631 bolondresei esker berriz ere 34.000 bisitako langa jaustea lortu zuten Bilbo, Barakaldo eta Getxoko Open eraikinak eta gainontzeko ekintza osagarriek.
OPEN
HOUSE
BILBAO 2018
Open House Bilbaoren bigarren edizioak, Bilbo eta Barakaldoko biztanleek, arkitektura, historia eta hiriaren inguruan duten jakinmina berretsi zuen. 2018ko edizioan, bi hiriak gehituz, 67 espazio izan ziren ateak ireki zituztenak, interesa zuen edonori ezkutuko sekretuak ezagutarazteko. Open espazioen bisitez gain profesionalek zuzendutako beste aktibitate ugarik osatu zuten programa. Horietako gehienak, Opengram lehiaketa esaterako, lehen edizioko arrakasta errepikatu zuten.
35.000 esperientzia baino gehiago bizi izan ziren jaialdian, adin guztiei zuzenduta, haurrentzako tailerretatik hasi eta itsasadarrean zeharkako pasealdietaraino. Programa guztia aurrera eraman ahal izateko, izena eman zuten 600 boluntario baino gehiagoren energia eta konpromisua ezinbestekoa izan zen.
Jaialdiak, Bilbo eta Barakaldoko Udalen Hirigintza Sailen babesa izan zuen, Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza “Udazken Kulturalaren” programaren barruan eta baita Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza Sailarena ere.
OPEN
HOUSE
BILBAO 2017
Jaialdiaren lehen edizioak, gizarteak duen arkitektura eta hiriaren inguruko jakinmina eta interesa frogatu zuen. Bilboko etorkizuna eraikitzeko balio garrantzitsua suposatzen du. Asteburuan zehar, 47 eraikinek musutruk ireki zituzten ateak. Bisitariek eraikin historiko, etxebizitza, fabrika, eraikin administratibo… hiri osoan zehar zabaldutako eraikinetara sartzeko aukera izan zuten. Bisitez gain, Open House esperientzia handitzeko asmoz, gainerako beste zenbait ekintza arkitektoniko prestatu ziren: 360º esperientziak, Open Guggenheim eta OpenGram lehiaketa besteak beste.
Guztira, 36.000bisita gauzatu ziren Open eraikin eta gainontzeko ekintzen artean . Bestalde, Victoria Thornton, Open House mugimendu internazionalaren sortzailea izan zen gure artean, Open House Bilbao asteburuan parte hartuz.
Jaialdiak, Bilboko Udalen Hirigintza Sailaren babesa izan izateaz gain, Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza eta Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza Sailarena ere jaso zuen.