OPEN HOUSE BILBAO
Open House Bilboko ate irekien jaialdirik garrantzitsuena da
60 eraikin edota espazio esanguratsu baino gehiago bisitatu ahal izango dira boluntario gidarien laguntzari esker.
Urtero, asteburu bakar batez, Bilbok bere ateak irekitzen ditu hiria ezagutzera emateko. Aukera paregabea auzokideek zein bisitariek hiria arkitekturaren eta hirigintzaren bitartez ezagutu dezaten.
Bilbok pairatutako hiri-transformazioa ezagutu ezazu itsasadarrari lotutako hiru garai historikoen bitartez: merkataritzaren itsasadarra, industriaren itsasadarra eta zerbitzuen itsasadarra.
Gehiago irakurri
MERKATARITZAREN ITSASADARRA 1300 – 1876
Itsasadarraren hastapenak merkataritzaren munduan, Bilbo barnealdeko portu bat zenean eta itsasadarra aktibitate horren eragilea zenean
Bilboko hiribildua 1300. urtean sortu zen. Bere kokapen estrategikoari eta ezaugarri geografikoei esker, barnealdeko portu garrantzitsu bilakatu zen. Jarduera ekonomiko bizi horrek inguruko hiriak eta herriak baldintzatu zituen
INDUSTRIAREN ITSASADARRA 1876 – 1983
Industria-iraultzak hiria goitik behera eraldatu zuen
XIX. eta XX. mendeetan zehar, itsasadarraren inguruan industriari, siderurgiari eta ontzigintzari lotutako enpresak kokatu ziren. Itsasadarraren eraginpean zeuden herriak transformazio sakonak jasan zituzten eta horrek eragin zituen, besteak beste, demografiaren hazkundea eta zabalguneen eraikitzea
ZERBITZUEN ETA KULTURAREN ITSASADARRA 1983 – 2019
Gaur egungo hiritar askok bizitako hiri-eraldaketa
1973ko krisi ekonomiko larriaren eta Bilboko uholde historikoen ostean, Bilbok etapa berri bati eman zion hasiera.
Kaltetutako espazioak eta industriak okupatutako eremuak berreskuratzearen helburuarekin, hiri-eraldaketa handizalea hasi zen. Horretarako, mugikortasun, hirigintza eta ingurugiro arloko proiektu ugari gauzatu ziren.
OPEN HOUSE WORLDWIDE
Open House izaera internazionala duen arkitektura eta hirigintza jaialdi bat da, eta Londresen sortu zen 1992an Victoria Thorntonen eskutik. Urtero, 48 ordutan zehar, hiriko hainbat eraikinen ateak dohainik irekitzen dira, hiritarren artean arkitekturaren eta diseinuaren presentzia indartzeko asmoz “48 ordu guztion artean hiria ezagutzeko” lelopean.
Gehiago irakurri
Open House Bilbao-k, OHWW sare internazionalaren parte gisa, hirien kalitatezko diseinuaren eta arkitekturaren alde lan egiten du.
Antolatzaileak
OUT irabazi-asmorik gabeko erakunde bat da, Bilbon kokatuta dago eta arkitekturan, hiri-berrikuntzan eta herritarren parte-hartze prozesuetan interesatuta dagoen arkitekto talde batek osatzen du. Gehiago ezagutu nahi bagaituzu, bisita ezazu gure web orrialdea.