EGIN ZAITEZ BOLUNTARIO

Open House Bilbao posible da ehundaka pertsonek osatutako boluntario-taldearen lanari eta inplikazioari esker. Hauek jaialdiaren asteburuan guneetako bisitariak lagundu, harrera egin eta gidatu egiten dituzte.

Zuri ere gustatuko litzaizuke parte hartzea? Proiektuak erakartzen bazaitu, arkitektura interesatzen bazaizu eta gure hiriak gordetzen dituen istorioak hurbilagotik ezagutzeko jakin-mina sentitzen baduzu, zure zain gaude! Gainera, zure denbora eta ahalegina eskaintzeagatik, KIT esklusibo bat jasoko duzu trukean, OPEN espazioetarako lehentasunezko sarbidearekin.

Ez du axola zure adina, lanbidea edota ikasketak, edo aurretik dituzun ezagutzak. Beharrezkoa den gauza bakarra da proiektuarekiko interesa izatea eta asteburu ezberdin batean lanaldi erdia eskaini ahal izatea.

Oraindik zalantzak dituzu? Hemen behean xehetasun gehiago dituzu:

 

 

Gehiago irakurri

Zer baldintza daude parte hartzeko?

16 urtetik gorako edozein pertsonak har dezake parte. Taldea era guztietako profiletara irekita dago: ikasleak, mota guztietako profesionalak, erretiratuak. Animatu!

Zer egin beharko dut OHBko boluntario gisa?

Hainbat modutan parte har dezakezu, gogokoen duzun rola aukeratuta:

1. Boluntario gida: bisitari-taldea gidatuko duzu eraikinean zehar, bertako bitxikeriak eta xehetasunak azalduz.

2. Sarrerako boluntarioa: eraikinean zehar bisita gidatua egitera sartuko diren taldeak kontrolatu eta prestatuko dituzu, eta eraikinaren sarreran sortuko den ilararen zain egongo zara.

3. Gertutasuneko boluntarioa: OPEN eraikin batzuk ondo funtzionatzen lagunduko duzu. Kasu honetan, dedikazioa handiagoa da, lanaldi oso bat jaialdian.

Zer abantaila ditu boluntariotzaren parte izateak?

– OPEN espazioak bisitatzeko lehentasunezko eskumuturrekoa.

– Boluntariotza egingo duzun eraikinera bisita esklusiboa.

– OHB materiala duen KIT esklusiboa.

– Bizkaiko arkitektura-jaialdi handienaren parte izatea.

– Boluntarioen festarako gonbidapena.

– Partaidetza-ziurtagiria.

– Eta sorpresa gehiago…

 


 

Zuek zarete Open House! Zalantzarik baduzu idatzi iezaguzu:

 

ZURE ERAIKINAREN IZENA EMAN EZAZU

Interesgarria izan daitekeen eraikin bat daukazula uste duzu?

Open House jaialdian zehar ateak irekin nahi dituzten eraikinen, proiektuen eta espazioen bila gabiltza. Bilbo eta haren inguruak Open House WorldWide sareko erreferente bilakatu nahi ditugu. Kudeatzen duzun espazioren bat zabaldu nahiko bazenu, zure proiekturen bat erakutsi nahi baduzu edo proposamenik helarazi nahi badiguzu, jarri gurekin harremanetan. Zu entzuteko irrikitan gaude!

Zure eraikinaren ateak zabaldu nahi? Idatzi iezaguzu:

JAIALDIA BABESTU EZAZU

Jaialdia bultzatzen lagunduko diguzu?

OUT erakundeak Open House Bilbao garatzen du hurrengo baloreak indartzeko eta sustatzeko asmoz:

Bikaintasun arkitektonikoa: Arkitektura eta hiri-diseinua babestea eta sustatzea, hiriko kulturaren, identitatearen eta balorearen ezinbesteko atal gisa.

Jasangarritasuna: Diseinu jasangarria hiri eta arkitektura hobeak egiteko aukera gisa. Diseinua bikaina izateko eraginkortasuna eta jasangarritasuna aintzat hartu behar dira, inguruak errespetatuz eta erosotasun balio altuenak bilatuz.

Berrikuntza: pentsamendu sortzailea hiriaren erronken, herri-ekimenen, diseinuaren eta arkitekturaren aurrean.

Hiritarren parte hartzea: Parte hartze prozesuen sustapena adimen kolektiboaren onerako, zentzuzko hirigintza plangintza eraginkorrak lortzeko helburuarekin.

Balore horiek gurekin partekatzen baldin badituzu eta ekimenean interesatuta baldin bazaude, animatu zaitez eta jaialdia babestu ezazu!

Open House lagundu nahi? Informatu zaitez baliabide guztiaz: