Zerbitzu eta Kultur Itsasadarra

Abandoko Udaltegia

Edesio de Garamendi , 1898 / Peralta Ayesa Arquitectos, 2020
  • Helbidea: Barraincua Kalea, 5
  • Ordutegia: Larunbata, 10:00-20:00 / Igandea, Itxita
18Pertsona taldeko
30'bisita
Argazkirik ez
Irisgarria
NAN
Eskaera handia
Moyúa
Uribitarte
Izena eman

Abandoko Udaltegia edo Barrainkuako Kultur Etxea bezala ezagutzen dugun eraikina, Barraikua Kalea, 5ean kokatua, orduan La Perla gunea bezala ezagutzen zenaren garbitegi bezala jaio zen. Gune hau, gaur egun Ajuriagerra, Rekalde Zumarkalea, Lersundi eta Heros kaleak diren lurren gainean kokatua zegoen.

Garbitegi honen sorrerarako izapideak gune honetarako zerbitzu hau eskatzen zuen herri-ekimen baten emaitza izan zen. Espedientea 1888an hasi zen tramitatzen, baina lanak ez ziren 1898ra arte esleitu, Victor Mugica y Cía-ri hain zuzen. Garbitegiaren proiektua egiteko Edesio de Garamendi udal arkitektoari eman zioten enkargua.

Aipatutako eraikina jardunean mantendu da gure garaira arte, erabilera ezberdinekin; guzti horiek, udal zerbitzu ezberdinetara zuzenduak. Esaterako, 70.hamarkadako bigarren zatian Funtzionarioen Kooperatibaren egoitza nagusiaren funtzioa izan zuen.

2015eko irailean, Bilboko Udalak bultzatutako arkitektura lehiaketa batean Peralta-Ayesa arkitektoen proposamena izan zen irabazle, Bilboko Abando barrutiaren ekipamendu-eraikinaren ordezkatzerako exekuzio proiekturako.

Esku hartzeak existitzen den harrizko fatxada masiboa mantentzea proposatzen du, ehun bat balitz bezala bolumen berritik exentua, arina eta gardena dena, eta alboko mehelinen artean flotatzen duena, lurra ukitu gabe. Beheko solairuan kanpo espazio ireki eta estali bat sortzen da, sarreretako atariari jarraitasuna ematen dion sarrera-plaza txiki bat, erabiltzailea erakusketa gelako altuera bikoitzera arte gidatzen duena, berreskuratutako beiratea eta beirazko estalkia gailentzen direlarik.

 

Esker onak: