Itsasadar Industriala

Aburto Etxea

E. Epalza, 1904
  • Helbidea: Uribitarteko erranplak, 3
  • Ordutegia: Larunbata, 10:00-14:00 / Igandea, 10:00-14:00
10Pertsona taldeko
30'bisita
Argazkirik ez
Irisgarria
NAN
Eskaera handia
Abando
Pio Baroja
Abando

Uribitarteko erranplen 3. zenbakian dago Aburto Etxea, José Ramón Aburtok Enrique Epalza arkitektoari enkargatua eta 1904an eraikia. Geroago, 1905ean, kotxetegien eraikin erantsia eraiki zen.

Aburto Etxea deiturikoa bere estiloko lanik nabarmenetako eta bereizgarrienetako bat da, oin bat eklektizismoan eta beste bat modernismoan duena, nahiz eta kasu honetan lehenengoaren pisua handiagoa den. Materialen konbinazio eta altxaeren konposizio bikainari esker, Udalak fatxada onenaren lehen saria eman zion. Jatorrian, goi-mailako bizitegi-eraikina zen, baina XX. mendearen amaieran eskuz aldatu zen, eta gaur egun Bizkaiko Abokatuen Elkargo Ohoretsuaren egoitza hartzen du. Eraikina, orduan, zaharberritu egin zuten, bere xarma eta berezitasunari eutsiz. Altzairuzko egitura mantendu egin zen eta egurrezko estalkia saneatu. Gaur egun liburutegia hartzen duen kotxetegi-eraikina bulegoen eraikin nagusiarekin komunikatu zen hormigoizko soto berri baten bidez, non erakusketa-areto bat eta ekitaldi-areto bat dauden.

Duela gutxi Eusko Jaurlaritzak Babes Bereziko Kultura Ondasun izendatu du, hain zuzen ere ‘monumentu’ kategoriarekin.

 

Esker onak: