Zerbitzu eta Kultur Itsasadarra

Ametzolako Parkea

J. López Chollet, M.Dalmau, 2004
  • Helbidea: Ametzola Parkea
  • Ordutegia: Larunbata, 16:00-20:00 / Igandea, 10:00-14:00
20Pertsona taldeko
30'bisita
Argazkirik ez
Irisgarria
NAN
Eskaera handia
Indautxu
La Casilla
Amtezola
Izena eman

Ametzolako Parkea hiri-birgaitze plan baten parte da, Errekaldeko barrutian trenbide instalazioek okupatzen zuten hiriko eremu zabal bat auzo eraberritu eta inguru kalitate handikoan eraldatu duena.

Planak trenbidearen trazaduraren desbideraketa eta lurperatzea, geltoki berri baten eraikuntza, etxebizitza berriak eta parke publiko bat jasotzen zituen. Azken honetarako lehiaketa publiko bat deitu zen, eta Javier López Chollet eta Marta Dalmau arkitektoek garatu zuten, 2004an inauguratua.

Parkea espazio ireki bat bezala planteatzen da, espazio honen eta hiriaren arteko trantsizioa egituratzen eta errazten duten ibilbide eta plaza batzuek mugatua.

Bi ibilbide zabalek egituratzen dute multzoa. Etxebizitzetatik gertuen dagoen parkeko eremuak izaera urbanoago bat du, zabalgune, urmael eta kanal batekin, inguratzen duen magal naturalistarekin kontrastean. Gune honetan zoladuradun azalerak eta jarraian jarritako zuhaitzak dira nagusi. Eraikinen arteko plazek egonaldi izaera dute, haurrentzako jolastokiekin.

Bazterreko ibilbideak, trenbidearen trazadura berria estaltzen duen galeriaren gainean, parkearekiko begiratoki eder bat sortzen du. Zilindro handi batzuek sostengatutako bi pergola zabalek geltoki berria aireztatzea eta argiztatzea ahalbidetzen dute.

Honen ondoan, erloju-dorre bat duen plaza bat dugu, instalazio berrietako tximinia integratzen duelarik. Parkearen eta Gordoniz kalearen arteko ezberdintasuna eskalinata zabal batekin konpontzen da.