Itsasadar Industriala
BETA II – As Fabrik
J. I. Gorostiza, 1963 / IA+B, 2020
- Helbidea: Olagorta kalea, 26
- Ordutegia: Larunbata, 10:00-15:00 / Igandea, Itxita
Zorrotzaurreko eraikin sinboliko bat da, haren iraganagatik eta balio industrialagatik berreskuratua izan dena
Jatorrizko eraikina Beta I multzo industrialaren zati da, Francisco García Alqueguik eta Juan José Abrisquetak egina. Zenbait solairutan garatzen zen, zehazki beheko solairuan eta hiru altueratan, eta deigarria da adreiluzko plaketaz estalitako fatxadak baoen artean dauden hormigoizko forjatu bertikalekin egiten duen kontraste kromatikoa.
Urte askoan abandonatuta egon ondoren, eta Zorrotzaurre uhartean bultzatutako birsorkuntza-planaren baitan, eraikina Bilbao As Fabrik enpresaren egoitza bihurtu da. IA+B arkitekto taldeak egin du Beta II eraberritzeko proiektua, Mondragon Unibertsitateak sustatutako As Fabrik proiektua ezartzeko beharrari erantzunez. Beta I eraikinak, aldi berean, hezkuntza jarduera ere badu, Digipenen egoitza delarik.
Beta II eraberritzeko proiektua, hainbat fasetan gauzatua, solairu guztietara irekitako atari baten inguruan egituratuta dago. Bai kanpoan, bai barrualdean, eraikinak izaera industialari eutsi nahi izan dio. Horregatik, eraikinaren barrualdea kontzeptu ireki batetik abiatu da, zurezko eta beirazko kaxetan konfinatutako espazioekin. Gainera, bi auditorio ireki prestatu dira harmaila gisa; horietako batek beheko solairua eta lehenengo solairua lotzen dituelarik.
Esker onak:

