Zerbitzu eta Kultur Itsasadarra

Bilbao Arena
Kirol Jauregia

IDOM Arquitectura, 2010
  • Helbidea: Askatasuna etorbidea, 13
  • Ordutegia: Larunbata, Itxita / Igandea, 16:00-19:00
25Pertsona taldeko
30'bisita
Argazkirik ez
Irisgarria
NAN
Eskaera handia
Miribilla

Bilbao Arena kirol eta ikuskizun ekintzetarako pentsatutako eraikuntza talde bat da. Ekipamendu berri hau burdinezko meatze zaharren gainean aurkitzen den Miribillako auzoan kokatzen da, zazpi kaleetatik ez oso urruti.

Auzoarentzat sorturiko parkearen goialdean kokatzen da eraikina eta bertarako sarrerak inguruko etxebizitzetatik urrun kokatzen dira bizilagunak ez molestatzeko. Kiroldegiak berriz sarrera beheko aldean du.

Proiektua, 2006. urtean martxan jarri zen lehiaketako irabazlea, burdinazko hostoak dituen zuhaitz bat bezala pentsatu zen. Zuhaitza barne-hutsa den eta kiroldegiko hiru espazio nagusiak batzen dituen arroka batean kokatzen da.

Eraikina lekuan zeuden kareharrizko ezpondak eta zuhaitzek inspiratu zuten. Irudikapen horri esker, eraikinaren programa guztia egoki kokatzea lortu zen: partidu eta kiroldegi erabilerak batera garatzeko gaitasuna, jokalarien, ikusleen eta agintarien sarrera ezberdinduak eta kiroldegi zein “ Bilbao Arenarako” aparkaleku bana.

Bilbao Arenaren zuhaitz izaera egituran ere nabari da, fatxadako zutabe arriostratuek adarrak dirudite eta fatxadako burdin lakatuzko panel aurrefabrikatuak hostoak bailiran jarri dira.

Zirkulazio pasilloak eraztun forma izateaz gain, izaera iragazkorra dute, biltzen dituen altzairu galbanizatuzko sareari esker. Izaera horri eta orubeak hiriaren gain duen altuerari esker begiraleku aproposak dira pasilotik hiria ikusteko.

Esker onak: