Zerbitzu eta Kultur Itsasadarra

Itsasmuseum

SENER, J. F. Paz, 2003
  • Helbidea: Ramón de la Sota kaia, 1
  • Ordutegia: Larunbata, 11:00-19:00 / Igandea, 11:00-19:00
15Pertsona taldeko
30'bisita
Argazkirik ez
Irisgarria
NAN
Eskaera handia
Santimami
Euskalduna

Sinbolismoz beteriko eraikina ezagutu ezazu, dena Bizkaiko itsas ondarearekin lotuta duena, bere kokapenatik hasita bere formara arte.

2003an Sener enpresak eraikia, Itsasmuseum Euskaldunako ontziola zaharretan kokatzen da, historiaz beteriko toki pribilegiatuan, Bilboko itsasadarraren alboan eta hurrengo urteetako proiekzio urbanistiko eta arkitektoniko handiena izango duen zonaldean, Olabeaga eta Zorrozaurre.

Itsasmuseum-eko bisita, eraikina ezagutzeko ibilbidea eta ERAIN proiektuaren ezagupena konbinatzen ditu. Erain, erriberako arotzeria berreskuratzen duen proeiktua da eta erakusketa batez, bizirik dagoen tailer batez eta 150 urte baino gehiagoko historia duten dikeez osatuta dago. Dikeetan, museoko bildumako ontzi garrantzitsuenetariko batzuk daude, esaterako Portu eta Auntz, XX. mende hasieran Euskalduna Ontzioletan eraikitakoak, edota Antxustegi arrantzaontzi tradizionala, Euskadin tipologia honetan, mantentzen den zaharrena, zeinetan aditu talde batek zaharberritze zientifikoa burutzen ari den.

Gainera, azpimarratu beharra dago, dike lehorra estatu mailan dagoen dike zibil zaharrena kontsideratzen dela, beraz, ondare balio eta balio historiko kalkulaezina duen pieza arkitektonikoa da.

Esker onak:

itsasmuseum opemhouse