Ekintza eta bisita guztietan parte hartzeko beharrezkoa izango da aldez aurretik izena ematea webgunearen bitartez. IZENA EMATEKO epea urriaren 16tik (ostirala) aurrera zabalduko da.

Itsasadar Industriala

Bilboko Udaletxea

J. de Rucoba, 1892
  • Helbidea: Ernesto Erkoreka Plaza, 1
  • Ordutegia: Larunbata, 10:00-14:00 / Igandea, 10:00 - 14:00
9Pertsona taldeko
30'bisita
Argazkirik ez
Irisgarria
NAN
Eskaera handia
Abando

Inscribirse

Naiz eta ukitu neobarrokoak ere badituen eraikina Beaux-Arts estiloan koka daiteke bai konposizioari dagokionez baita banaketari dagokionez ere. Udaletxea, Arriaga Antzokia bezala, 1883-1886 urte bitartean Bilboko Udal Obren buru izan zen Joaquín de Rucoba arkitekto kantabriarraren lana da.

Udaletxea eraiki baino lehen, San Anton Elizari atxikitako XVII. mendeko etxebizitza tradizional batean kokatzen ziren udal espazioak. Garai hartan hiriak jasan zuen hazkuntza demografiko zein ekonomikoak bultzatuta udaletxea lehenago San Agustin konbentua kokatzen zen orubera eramatea erabaki zen. Eraikina bera hiriaren handitze prozesuaren parte izan zen garaiko hiriaren eremutik at kokatzen baitzen.

Udaletxeak laukizuzen formako lau solairu ditu. Fatxada nagusia itsasadarrera begira dago eta simetrikoa da. Eskailera nagusia gailenduz legea eta justizia irudikatzen dituzten bi eskultura daude. Fatxadetan nagusi den soiltasunak barneko apaindurek duten aberastasunarekin topo egiten du. Barneko espazio esanguratsuena Rucobak Malagan pasatako urteen adierazgarri den Areto Arabiarra da.

  1. urtean eraikin berri bat proiektatu zuen Pedro Ispizuak, bi eraikinak pasarela baten bitartez konektatzen dira. 1985. urtean eraikina erabat birgaitu zen. Duela gutxi, Udaletxearen atzekaldean IMB arquitectos bulegoak diseinaturiko bolumenberri bat eraiki da.

Agradecimientos:

Inscripción

Una vez realizada la inscripción no se admitirán modificaciones. Las reservas son nominales e intransferibles. No es posible que una misma persona se inscriba dos veces en el mismo edificio.