Zerbitzu eta Kultur Itsasadarra

Bilboko Udaltzaingoaren Egoitza

Coll-Barreu Arquitectos, 2012
  • Helbidea: Juan Carlos de Gortázar kalea, 3
  • Ordutegia: Larunbata, 10:00-20:00 / Igandea, 10:00-19:00
20Pertsona taldeko
30'bisita
Argazkirik ez
Irisgarria
NAN
Eskaera handia
Premio COAVN
Miribilla

Coll-Barreu estudioaren proiektu bat da, Osakidetzaren egoitza diseinatu zuen lan-talde berarena. 2005ean Bilbao Ría 2000-k antolaturiko lehiaketaren irabazleak izan ziren.

Bilbo eremuko Herritarren Segurtasunaren eta Babes Zibilaren egoitza Miribillako 15.000 m2 orube ezegonkor batean kokatzen da, iraganean lekuak izan zuen meatzaritza erabilera dela-eta. Bere kokalekutik Bilbo osoko ikuspegi izugarriak ditu, talaia bat izango balitz bezala. Multzoa bi eraikin garaikidek osatzen dute. Lehena, Hiritarren Segurtasuna jasotzen duena, beirazko fatxada eta forma irregularrekoa da eta, bigarrena, honi pasabide baten bitartez lotutako Babes Zibileko eraikina, soilagoa eta forma erregularrekoa da. Pasabidean liburutegia eta dokumentazio gunea kokatu dira. Proiektuaren elementu esanguratsuena suhiltzaileen entrenamendu dorrea da. Herritarren Segurtasunerako eraikinak tiraketa galeria eta ziegak ditu sotoan. Horretaz gain, sarrera solairu bat eta hiru solairu ditu. Azken solairuan krisietarako bilera lekua dago muturreko egoeretan erabiltzeko.

Aipatu bezala, eraikinak eremu ezegonkorrean kokatzen dira; izan ere, orubea meatzeen betelanen ondorio da. Hori dela eta, eraikinak airean dauden tolesturiko xaflak bezala ulertu ahal dira, eraikinari materialtasuna kendu nahian. Era berean, xaflak Bilboko hiria, historia eta irudia eraldatu zuten eraikuntza industrialak oroitu nahi ditu.

Esker onak: