Merkatal Itsasadarra

Bilborock

A. Ortiz de Calina, J. F. de Elorriaga, 1673 / SURBISA, 1997
  • Helbidea: Mesedeetako kaia, 1
  • Ordutegia: Larunbata, 10:00-15:00 / Igandea, 10:00-15:00
20Pertsona taldeko
30'bisita
Argazkirik ez
Irisgarria
NAN
Eskaera handia
Abando
Arriaga
Abando

XVII. mendeko Mesedeetako elizan, Alde Zaharraren ondoan, dago Bilborock. Eliza estilo barroko soilekoa da.

Bilboko Udalak 90eko hamarkadan erosi zuen eliza, Bilborock proiektuarekin hasteko.

Urteak igaro ahala, abangoardiako, kulturako topagune garrantzitsua bihurtu da persona eta kolektibo gazteentzat, enpresentzat eta kultura sustatzeko erakundeentzat. Sormena, ekoizpena, erakustaldiak sustatzeko edo esperimentatu ahal izateko tokia. Gazteentzat interesgarriak diren ideiak edo ekimenak partekatzeko gunea.

Zuzeneko musika-emanaldiak programatzen ditu, eta, aldakorra denez, antzerkia, dantza, esperimentazio-laborategiak, hitzaldiak eta abar ere antolatzen ditu.

Esker onak: