Merkatal Itsasadarra

Cavako etxeak

Ezezaguna, 1869
  • Helbidea: Unibertsitate etorbidea, 10
  • Ordutegia: Larunbata, 10:00-18:00 / Igandea, 10:00-18:00
15Pertsona taldeko
30'bisita
Argazkirik ez
Irisgarria
NAN
Eskaera handia
Moyua
Guggenheim

Cavako etxeak bi eraikin ia identiko dira, 1869an eraikiak, Labe Garaien urterik oparoenetan. Garai hartako hiriaren kanpoaldean kokatu ziren, itsasadarraren eskuinaldean; izan ere, baratzez eta laborantzarako lurrez jositako eremu horrek bizitzeko lasaitasun handia eskaintzen baitzuen. Jauregi hauetan Rafaela Ybarra beata bizi izan zen bere senarrarekin batera, José de Vilallonga. Ybarrak gizarte lan handiak egin zituen, besteak beste, Bilboko Amatasaun Etxearen sustapena. 

Lorategi zabal eta ederrez inguratuta, barroko kutsuko arkitektura jarraitzen dute. Barruan, xehetasun landuez goza daiteke, hala nola, egur ilunezko zokaloa duen atari zabala, beirate delikatu batez argiztatua; Rafaelaren senarraren bulegoa, altzari originalak gordetzen dituena; edo bilera eta festetarako aretoa. 

Etxeak ia bikiak izan ziren arren, xehetasunen arkitektura estiloak eta hutsuneen konposizioak desberdintzen ditu. Etxebizitza nagusia, Rafaela Ybarra bizi izan zenekoa, oktogono formako begiratoki bat dauka, bigarren solairuko otoiztegia gordetzen duena. Begiratokia kupula batez koroatua dago, bere garaian ertzak kolore berdeko teila beiraztatuz estaliak zituena. 

Bere lanari jarraipena eman ziezaioten, 1927an, bi etxeak Ángeles Custodios Kongregazioaren eskuetara pasa ziren, honen sortzailea Bilboko beata izan zelarik. 

Gaur egun, eskuineko etxea ikasleen egoitza bihurtu da, eta ezkerrekoa, Rafaela Ybarraren egoitza, museo-etxe.

Esker onak: