Zerbitzu eta Kultur Itsasadarra
Deustuko Sifoia
Studio Galdos, 1997
- Helbidea: Garate Anaia Dohoatsuaren Lorategia
- Ordutegia: Larunbata, 10:00-20:00 / Igandea, 10:00-19:00
Gurutzatu itsasadarra lur azpiko tunel bati esker. Bilbok duen azpiegitura handienetako batek ateak irekiko ditu, aukera galduko duzu?
Bost solairuko sakoneran aurkitzen den eta itsasadarraren bi ertzak, zehazki Deustuko Unibertsitatea eta Arte Ederren Museoa, batzen dituen arrokan zulatutako galeria bat da Deustuko Sifoia. Horretaz gain Bizkaiko saneamendu sarearen lurpeko azpiegitura ikusgarrienetako bat da. Bilbao Bizkaia Ur partzuergoak itsasadarraren eskuinaldeko hondakin urak Galindoko (Sestao) araztegira eraman ahal izateko eraiki zuen instalazio bat da. Bertikalki duen kota aldaketak sifoi modura funtzionatzea ahalbidetzen du eta horrela ponpaketarik gabe urak tutuerian zehar garraiatzen dira. Gainera azpiegiturak usainen tratamendu eta arazketa sistema bat du inguruan usainek sortu ahal dituzten arazoak desagerrarazteko.
Azpiegituraren sarrera Deustun kokatzen den “Kontrol Eraikinean” kokatzen da. Bertan aurkitzen dira sifoiaren funtzionamendurako beharrezkoak diren elementu guztiak. Tunelak 460 metro luze ditu eta ebaketak 18m2. Bertatik 0,80 eta 1,30 metro diametro bitarteko hiru tutu pasatzen dira.
Esker onak:

