Itsasadar Industriala

Deustuko Unibertsitate Literarioa

F. de Cubas, J. M. Basterra, 1886
  • Helbidea: Unibertsitate etorbidea, 24
  • Ordutegia: Larunbata, 10:00-20:00 / Igandea, Itxita
20Pertsona taldeko
45'bisita
Argazkirik ez
Irisgarria
NAN
Eskaera handia
Guggenheim

Deustuko Literatura Unibertsitatea Erruki-etxearekin batera XIX. mendeko bigarren erdian Bilbon eraiki zen eraikinik handiena da. Proiektua Francisco de Cubas arkitekto madrildarrak egin zuen eta pasillo, lorategi eta kirol guneak…eta abar diseinatzeko José María Basterraren laguntza izan zuen.

Unibertsitatea proiektu eklektiko bat da. Hiruhortz formako oina bi patio edo klaustroren inguruan antolatzen da (Paraninfoa, Liburutegia, kaperak…). Fatxada nagusiak itsasadarrera begiratzen du eta bertan hiru gorputz nabarmentzen dira erdikoa sarrera nagusia izanik. Eraikinaren hiru ardatz nagusiak fatxadan nabarmentzeak eta sarrerako eskailera nagusia begiraleku bezala pentsatuta egoteak berpizkundeko kutsu garbia ematen dio eraikinari.

Unibertsitateko Paraninfoa antzoki espazio bat bezala pentsatu zen. Oina laukizuzena da eta sabaia lau izan arren apaindura ugari ditu (egurra, burdin forjatua eta polikromiak). Alde luzeak harmailak dituzte alboetan eta barne espazioa mendebaldera begira dauden leiho handien bitartez argiztatzen da.

Esker onak: