Itsasadar Industriala

Ekoos Hostel

D. Barainca , 1962 / Oneka Arquitectura, 2021
  • Helbidea: Bruno Mauricio Zabala Kalea, 15
  • Ordutegia: Larunbata, 15:00-20:00 / Igandea, 14:30-19:00
8Pertsona taldeko
30'bisita
Argazkirik ez
Irisgarria
NAN
Eskaera handia
Indautxu
La Casilla

Zabala auzoko tailer izandako eraikin batean, Bilboren bihotzean, ateak irekitzen ditu Ekoos Hostelak. Hostel-showroom iraultzaile bat da, kalitate oneneko material ekologikoekin, izpiritu berritzailearekin eta kontzeptu propioarekin.

Hostel ezberdin honek bisitariari ostatu esperientzia berri bat eskaintzen dio, atmosfera berezi bat duena. Instalazioetan zehar hainbat elementu fisiko eta eduki digital aurkituko ditugu, gure kultura, nortasuna, iragan eta orainaldi industriala , edota gure historiako pertsonaia ospetsuen bitxikeriak kontatzen dizkigutenak. Agerian dagoen hormigoizko egiturak ere eraikinaren izaera industriala erakusten digu.

Era berean, tokiko industriako eraikuntza soluzio berritzaile eta jasangarriak erabiltzen dira, hauek balioan jarriz. Mimo handiz apaindua eta xehetasun guztietan arreta jarriz, Ekoos hostela lasaitasun oasi bat da, eta txoko bakoitza gure herriaren, historiaren zatitxo bat da, gure nortasuna erakusteko ardatz bezala.

Esker onak: