Zerbitzu eta Kultur Itsasadarra

Elorrietako Itsasertza

G&C Arquitectos, 2020
  • Helbidea: Zarandoa etorbidea, 23
  • Ordutegia: Larunbata, 10:00-20:00 / Igandea, 10:00-14:30
20Pertsona taldeko
30'bisita
Argazkirik ez
Irisgarria
NAN
Eskaera handia
San Ignazio
Izena eman

Zorrotzaurre Bilboko lautadan dago, itsasadarraren ertzean, eta haren eraldaketarako plan progresibo eta arrakastatsuak XXI. mendeko hiri berria bihurtuko du.

Deustuko kanal historikoa irekitzeak Zorrotzaurre uharte bilakatu du behin betiko, eta Bilbo metropolitarraren eguneroko bizitzan erabat integratzea suposatu du harentzat eta ibaiertzentzat.

Deustuko pasealekuaren urbanizazioa proiektuaren lehen fasearen garapenari eta gauzatzeari dagokio eta honako hauek hartzen ditu: Morgan kalea, Morgan kalearen jarraipena, Zarandoa etorbidea eta Itsasadarraren zati handi bat (Euskalduna zubitik Elorrietako bihurguneraino doan tartea). Jarduera horri esker, hiria eta auzoa uretara zabalduko eta hedatuko dira.