Ekintza eta bisita guztietan parte hartzeko beharrezkoa izango da aldez aurretik izena ematea webgunearen bitartez. IZENA EMATEKO epea urriaren 16tik (ostirala) aurrera zabalduko da.

Itsasadar Industriala

Elorrietako Ponpatze-Estazioa

R. de Uhagón, 1900
  • Helbidea: Avenida Lehendakari Aguirre 182
  • Ordutegia: Larunbata, 10:00-20:00 / Igandea, 10:00-19:00
9Pertsona taldeko
30'bisita
Argazkirik ez
Irisgarria
NAN
Eskaera handia
San Ignazio

Inscribirse

1885eko kolera-izurriteak Bizkaiko industria eta meatzaritza geldiarazi zituenez osasun publikoaren gaia mahi gainean jarri zen hirian, Bilboko biztanleria oraindik ere itsasadarreko urez  hornitzen zen, hiriko ur zikinak isurtzen ziren itsasadarretik bertatik. Heriotza-tasa gehiegizkoa zen, eta eztabaida berehala iritsi zen Herriko Udalera.

Saneamendu aurreproiektuen lehiaketarako deia egin zen, Mens sana in corpore sano izenekoak irabazi zuena, Rekaredo de Uhagón (1848-1912) bide ingeniari ezagun batek aurkeztua.

1894an, Uhagonek aurreikuspenetan eskuzabala zela uste zuen behin betiko proiektua aurkeztu zue, 100.000 biztanleko eta eguneko 100 litro ur kontsumitzeko kalkuluak egin zituen. Proiektuak sare bikoitzeko saneamendu dinamiko bereizia aurreikusten zuen; hau da, euri-uretarako egungo sarea kontserbatzea proposatzen zuen, zuzenean itsasadarrera isuriko liratekeenak, eta benetako premietatik asetu ahal izateko diametroa zuen estolderia berri bat eraikitzea ur zikinak biltzeko, gehienetan bisita ezin daitezkeen hoditerien bidez.

Sare berri hori hiru kolektorek osatuko lukete, bi ezkerraldean eta bat eskuinaldean, San Frantziskotik eta Atxuritik abiatuta Bilboko ur zikinak jaso beharko lituzketenak —itsasadarra zeharkatuz, sifoi bidez, La Mercedetik eta Deustutik— Zorrotzaurreraino eramateko. Han, 12.000 m3-ko edukiera duen biltegi handi bat eraiki beharko litzateke, ondoko makina-etxean instalatutako ponpen lana erregularizatu ahal izateko. Lan horren bidez, urak 60 cm-ko diametroa eta 10.123 m-ko luzera duen hoditeria batetik Getxoko Galeako tunel bisitagarriaren ahora bidaliko lirateke, bertatik zuzenean eta araztu gabe itsasora isurtzeko itsasbeherako mailatik zazpi metroko altueratik.

 

 

 

Agradecimientos:

Inscripción

Una vez realizada la inscripción no se admitirán modificaciones. Las reservas son nominales e intransferibles. No es posible que una misma persona se inscriba dos veces en el mismo edificio.