Itsasadar Industriala

Erriberako Merkatua

P. Ispizua, 1929 / E. Puertas, 2010
  • Helbidea: Ribera kalea
  • Ordutegia: Larunbata, Itxita / Igandea, 10:00-19:00
20Pertsona taldeko
30'bisita
Argazkirik ez
Irisgarria
NAN
Eskaera handia
Zazpikaleak
Atxuri

Mendeetan zehar, Erriberako merkatua salmenta-leku eta arkupez osaturiko nahaspila bat izan zen. Garai haietan  hiriko erreferentzia puntu lekua zen, bertan baitzeuden San Antón eliza, Udaletxea eta Kontsuletxea.

XIX. mende amaieran merkatua eguneratu egin zen eta garaian ohikoak ziren egitura metaliko baten azpian kokatu zen. Horrela egon zen XX. mendeko lehen herena pasa arte.Proposamen ugari egin ziren, horien artean itsasadarra estaltzea. Azkenean ordea, proiektu bat egin zen hondakinetan zegoen merkatua ordezkatzeko. Proiektua Pedro Ispizua udal teknikariak egin zuen. Monumentu eta  adierazgarritasun izaera du baina ez ditu higienismoa eta funtzionaltasuna alde batera uzten.

Eraikina orube estura moldatzen da emaitza bezala itsasadarraren kurbara moldatzen den eta itsasontzi itxura duen eraikin luze eta estu bat izanik. Eraikina arrazionalista da eta Europa erdiko arkitekturen erreferentziak ditu.

Eraikina Emilio Puertas arkitektoak eraberritu du merkatua egungo beharretara egokituz: alde batetik San Anton elizara ematen zuen absidea eraitsi da bertako espazio publikoa handitzeko eta bestalde, Ispizuaren konposizioa errespetatuz azalera eta bolumena handitu dira.

Esker onak: