Zerbitzu eta Kultur Itsasadarra
Etxebarriko Ekaitz Andela
Ezezaguna, 2014
- Helbidea: Gipuzkoa kalea, 31 (Etxebarri)
- Ordutegia: Larunbata, Itxita / Igandea, 10:00-19:00
Euskadiko ekaitz andelarik handiena, Bizkaiko saneamendu sarearen funtzionamendu egokiaren zaindaria. 20 igerileku olinpiko baino gehiagoren baliokidea har dezake bere baitan
Etxebarriko Ekaitz andela Nerbioi ibaiaren meandroan kokatuta dago eta 70.000m3-ko edukiera bolumetrikoa dauka. Euri garaietan Bizkaiko saneamendu sarearen etengailutik igarotzen den gehiegizko emaria desbideratzea ahalbidetzen du, etengailu honen funtzionamendua lasaituz.
Partzelako lurzorua aztertu ondoren, ekaitz andela bat aire zabalean planteatzea erabaki zen. Lau gorputz (biltegi) ezberdinduez osatua dago; honen betetzea modu sekuentzialean burutzen da, Nerbioi-Ibaizabal Etengailuaren tuneletik beretik. Andelaren hustutzea, etengailura berera burutzen da, grabitatez.
Proiektua 3 altueradun kontrolerako eraikuntza batekin osatzen da. Azpiegitura gauzatu ahal izateko lur mugimendu handi bat egin behar izan zen, baita 4.000m2 baino gehiagoko pantaila horma bat ere.
Esker onak:

