Zerbitzu eta Kultur Itsasadarra

Euskadiko Artxibo Historikoa

G. Carro IDOM, 2013
  • Helbidea: María Díaz de Haro kalea, 3
  • Ordutegia: Larunbata, 10:00-20:00 / Igandea, Itxita
15Pertsona taldeko
30'bisita
Argazkirik ez
Irisgarria
NAN
Eskaera handia
Santimami
Euskalduna
San Mamés

Paper tolestua dirudien Artxibo Historikoaren beirazko fatxadak kaleko fatxaden errepikakortasuna apurtzen du. Eraikinaren gardentasunak bere barne erabilera eta egitura ikustea ahalbidetzen digu. Fatxadako beirak Artxiboko testuekin serigrafiatuta daude, hiritarrei eraikina leku irekia dela adierazteko nahiarekin.

Barne patioko fatxada berriz askoz ere soilagoa da patioko gainontzeko fatxadekin lehian jarri ez dadin. Barnealdean espazioa aberastuz altuera bikoitzeko eta ikuspegi gurutzatuak dituzten espazioak topatuko ditugu.

Eraikina Bilboko zabalguneko 20 metro zabal eta 70 sakonera zuen orube batean eraiki zen. Sotoan eraikinak orube guztia okupatzen du, behe solairutik gora berriz, hirigintza araudia betez lehen 25 metroak bakarrik eraiki dira. Eraikineko solairu bakoitzean erabilera desberdinbat kokatzen da, Artxiboko erabilera ezberdinek behar duten kontrol maila kontutan izanez. Behe oina, lehenengo solairua eta sotoa (ataria, erakusketa gelak, areto nagusia…) zati handi batean publikoak dira. Ataritik zuzenean erabilera anitzeko espazio berde gisa funtzionatzen duen barne patiora sartu ahal da. Bigarren solairuan irakurketa gela eta dokumentuen kontsulta gunea aurkitzen dira eta bertara sartzeko akreditazioa behar da. Gainontzeko solairuak pribatuak dira eta bertan bulegoak eta laborategiak aurkitzen dira. Sotoan berriz artxiboak eta aparkalekuak daude. Hauek ere argiztapen eta aireztapen naturala dute nahiz eta lur azpian egon. Dokumentuen artxiboko hiru solairuen artean 20 km apal gorde ditzakete.

Esker onak: