Zerbitzu eta Kultur Itsasadarra
Euskalduna Jauregia
F. Soriano, D. Palacios, 1999
- Helbidea: Abandoibarra etorbidea, 4
- Ordutegia: Larunbata, Itxita / Igandea, 10:00-19:00
Solairu desberdinetako zoruei erreparatu; bertan irudi desberdinak topatuko dituzu: sirenak, hegaztiak, mendiak...
Euskalduna Jauregia izen bereko ontziola kokatuta zegoen orubean eraikitako ekipamendu kultural bat da. 1992. urtean Bizkaiko Foru Aldundiak biltzar eta musika jauregi bat egiteko aurreporoiektu lehiaketa bat jarri zuen abian. Proiektu irabazlea Federico Soriano eta Dolores Palaciosek eginikoa izan zen. Itsasadarraren izaera dinamikoan eta orubean eraikitzen ziren itsasontziak hartzen zituen oinarritzat proposamenak. Urte batzuk beranduago handipen bat gauzatu zen erabilera ugari ahalbidetzen zituen erabilera anitzeko espazio bat gehituz.
1993. urtean ontziolak eraitsi ziren eta modu horretara Bilboren aro industriala erabat itxi zen hiriaren bilakaerak beste helburu batzuk hartuz. 1994. urtean eraikina amaitu zen eta modu horretara Abandoibarrako orubeen eta erabileren berreskuratze planak mendebaldean zuen muga bukatutzat eman zen. Programak ia beti erabilera bikoitza izan dezan diseinatu zen, batzarrak eta opera. Hori dela eta konektatuta dauden bi foyer (atari) eraiki ziren, elementu bakar bat izateko gaitasuna duena eta eta era berean espazioetara sarrera ezberdinak eskaintzeko gaitasuna dutenak.
Eraikina ez zen formaren bitartez diseinatu baizik eta ebaketaren bidez. Ebaketa trinko bat diseinatu zen erabilera guztiak bertan txertatuz, aretoak, biltegiak, lantegiak, eszenatokiaren azpiegiturak… Erabilera guzti hauek azalera minimoa duen bolumen bat osatzen dute.
Jauregiak irudi eta presentzia jakin bat bilatzen du bai Jesusen Bihotza plazara zein ibaira ere. Era berean ordea, eraikina denboraren poderioz aldatuz joan ahal izateko pentsatuta dago. Hori dela eta jada egin den lehen handipena eraikinaren izaeraren parte izan da beti.
Proiektuaren oinarrizko ideiak ondorengo hauek dira: ontziola zaharren eta bertako itsas-eraikuntzaren erreferentziak, erabilera bikoitza jasateko gaitasuna, musika jauregia eta batzar jauregia eta eskalan zein itxuran izaera definiturik ez izateko nahia
Esker onak:

