Itsasadar Industriala

Fesa-Ercross Pabilioia

Ezezaguna, 1912
  • Helbidea: Vega de Tapia 8, Barakaldo
  • Ordutegia: Larunbata, 10:00-14:00/16:00-20:00 / Igandea, Itxita
20Pertsona taldeko
30'bisita
Argazkirik ez
Irisgarria
NAN
Eskaera handia
Cruces
Lutxana
Izena eman

Fesa-Ercros zurezko pabilioia, Burtzeñako industriagunean, Nerbioi eta Kadaguaren elkargunean kokatzen da. Bilbo Handiko industria ondarearen adibide garrantzitsu bat da, zehazki zurezko pabilioi aipagarrienetako bat, bere egituraren handitasun eta konplexutasuna dela eta.

Bere historian zehar helburu ezberdinetarako erabili izan bada ere, pabilioia ongarriak ekoizteko beharrezko diren fosfatuak tratatzeko pentsatua izan zen. Neurri txikiago batean, lehergaiak ere ekoitzi ziren, batez ere industriara bideratuak.

Zurezko pabiloian nabarmentzekoak dira material honen kalitatea eta pilareen artean elkartzen diren pieza ezberdinak. Jatorrizko 120 zertxetatik 90 geratzen dira guztira. Pilareen kasuan bezala, pinoteazko pieza bakarrekin  egiten dira. 13,5 metroko argia dute. Gainera, zertxak linterna baten bidezko argiztapena ahalbidetzen dute, egun itsutuak daudenak. San Andres gurutzeek egitura zurruntzen dute.

Jatorrian, estalkiko linternak fosfatuen inertizazioaren nabeen barrualdea argiztatzeko eta aireztatzeko erabiltzen ziren. Estaltzea teilarekin burutu zen. Gaur egun, linternarekiko perpendikular dauden panel zeharargiekin txandakatzen diren panelez osatua dago. Panel zeharrargien kokapenak eta linternak itsutzeak argi sarreraren norabidea aldatzen du.

 

Esker onak: