Ekintza eta bisita guztietan parte hartzeko beharrezkoa izango da aldez aurretik izena ematea webgunearen bitartez. IZENA EMATEKO epea urriaren 16tik (ostirala) aurrera zabalduko da.

Itsasadar Industriala

Gran Via

S. Achúcarro; O. de Alzola; E. de Hoffmeyer, 1876
  • Helbidea: Portuko Markesaren kalea, 2
  • Ordutegia: Larunbata, 10:00-20:00 / Igandea, 10:00-19:00
9Pertsona taldeko
30'bisita
Argazkirik ez
Irisgarria
NAN
Eskaera handia
Moyúa
Abando
Abando
Abando

Inscribirse

1300. urtean sortu zenetik XVI. mendera arte, hiria harresiz inguratutako esparrutik, gaur egun zazpi kaleak izenaz ezagutzen ditugunak, harantzago ez zen ia hedatu, hazkunde desordenatuko errebalak izan ezik. XVI. mendetik aurrera, harresiz kanpoko hedapen apal bat hasi zen iparralderantz, egitura erradial batekin, eta Plaza Berria eraikitzearekin amaitu zen XIX. mendearen erdialdean.

Mende honen azken herenean, hiri historikoaren barrutian zeuden pilaketa, osasungaiztasun baldintzak eta lurraldea zabaltzeko beharra zirela medio, begirada guztiak Itsasadarraren ezkerraldera joan ziren, Abandoko ibarrerantz, hain desiratua zen hiri-zabalkuntza bere tamaina eta baldintza topografikoengatik hartzeko gai zen hurbileko lurralde bakarrera hain zuzen ere.

1876an idatzi zen Zabalguneko Plan Orokorra. Erretikulua edo lauki-sarea da hiri-proposamen berriaren oinarri geometrikoa. Erretikulu horretan ardatz nagusi handi bat ezartzen da, Gran Via, hiri historikotik hurbilen dagoen puntua, Areatzako zubia, punturik urrunenarekin, San Mamesko Asiloarekin eta Olabeagako portuarekin lotuko duena.

 

 

 

Inscripción

Una vez realizada la inscripción no se admitirán modificaciones. Las reservas son nominales e intransferibles. No es posible que una misma persona se inscriba dos veces en el mismo edificio.