Zerbitzu eta Kultur Itsasadarra

Jesus Galindez Ezponda

IDOM Arquitectura, 2009
  • Helbidea: Jesús Galindez etorbidea, 26
  • Ordutegia: Larunbata, Itxita / Igandea, 10:00-14:30
20Pertsona taldeko
30'bisita
Argazkirik ez
Irisgarria
NAN
Eskaera handia
Santutxu
Txurdinaga
Izena eman

Jesús Galíndez ezponda, izen bereko etorbidean egindako esku-hartze paisajistiko bat da, Txurdinaga eta Otxarkoaga auzoen artean, hiriaren aldirietako barrutietako batean. Gunearen hasierako garapena 60. hamarkadan immigrazioa dela eta izandako hazkundearekin bat dator, urbanizazio eta azpiegitura eskasa zuten mendi magaletan langileentzako hainbat eta hainbat etxebizitza eraiki zirenean. Neurrigabeko hazkunde honen ondorioz, Jesús Galíndez Etorbideko ezponda haustura fisiko eta sozial bezala agertzen da.

Aldirietako espazio publikoen baldintzak hobetzeko zenbait esku-hartze burutu ziren, eta testuinguru honetan egin zen ezpondako esku-hartze hau, lanak 2009an bukatu zituen proiektu baten bidez.

Esku-hartzearen aurretik, lekua 18 metroko garaierako harrizko ezponda bat zen, hainbat egonkortasun arazorekin (etengabeko lur jauziekin) bi auzoen arteko hesi fisikoa suposatzen zuena; era berean, hesi soziala ere bazen, Otxarkoagako auzoa hiririk isolatuz. Esku-hartzearen zioa, beraz, ezponda finkatzea eta elementu hau hirirako berreskuratzea zen.

Proposamenak ezponda modelatzen du material ezberdinetako (harria, landaredia, hormigoia, argia) plano inklinatu triangeluarren bidez, hiriari erantsitako topografia-izaera fisikoa erakutsiz. Goiko maila eta behekoaren arteko konexio elementuak ezartzen dira, bere hesi-baldintza ezabatuz. Plataforma horizontal bat sortzen da, hirarekiko begiraleku moduan duen kokalekua aprobetxatuz.