Itsasadar Industriala
Olabarri Jauregia
J. de Zubizarreta, 1894
- Helbidea: Campo de Volantín, 37
- Ordutegia: Larunbata, 10:00-20:00 / Igandea, 10:00-19:00
Begiratu gora Jauregiko egongela nagusian, haize-arrosa bat topatuko duzu gangan
Bizitegi-jauregi tipologiako eraikina jatorrian, itsasadarretik gertu, XIX. mendeko hiriko lehen bizitegi-zabalgunean kokatuta dago. Gunean zeuden jauregi guztietatik gaur eguneraino iritsi den bakarrenetako bat da. Eraikina beste jauregiz inguratuta, ezaugarri asko batzearen ondorio izan zen: kokapen aproposa, jabe diruduna eta heldutasun profesionalean aurkitzen zen arkitektoa. Eraikinak eragin frantses garbia du, baita eragin ingleseko zenbait ezaugarri, “L” formako oina esaterako. Jatorrian izkina errematatzen duen “dorreak” ganga bat zuen.
1901. urtean Zubizarreta berak birgaitze proiektu bat egin zuen garaian oraindik Olábarri familiaren etxea zen eraikinean. 1950-eko hamarkadan erabilera aldaketa bat jasan zuen eraikinak Institutu Britaniarraren egoitza bilakatuz. Ondoren, Manuel I. Galíndez eta José Maria Chapa-ren agindupean beste birgaitze bat jasan zuen eraikinak 1953-an, non apaindura ugari kendu zitzaizkion eta Bilboko Portu Autonomoaren egoitza soziala izatera pasa zen.
Esker onak:

