Itsasadar Industriala

Papelera – Kunsthal Eraikina

M. Aldonza , 1958 / abr/+/arquitectos, 2015
  • Helbidea: Destuibarra kalea, 17
  • Ordutegia: Larunbata, 10:00-20:00 / Igandea, 10:00-14:00
18Pertsona taldeko
30'bisita
Argazkirik ez
Irisgarria
NAN
Eskaera handia
Deusto
Izena eman

Eraikin industrial hau Bilboko Zorrotzaurre irlan kokatua dago, gaur egun Kunsthal Goi mailako Diseinu Zentruan bihurtua. 1958an eraiki zuen Manuel Aldonzak Industrias Taiborentzat, eta ondoren Papelera del Nervión-ek erabili zuen nabea, arrazoi horrengatik gaur egun Papelera Eraikina moduan ezagutzen dugularik.

Urte batzuetan hutsik egon ondoren, 2012an Zorrotzaurreko Plan Bereziaren barruan ekipamendu publiko moduan sailkatua izan zen. Plan honetan mantendu diren 17 eraikin industrialetako bat dugu. Birgaitze eta egokitze lanak burutu ziren, eta denbora bat funtzio zehatzik gabe igaro ostean, eraikina diseinu hezkuntza zentru batera zuzendua izan zen.

Ikasgelak, instalazioak eta irakaskuntzarekin eta beharrezko zerbitzuekin lotutako ekipamenduak ezartzeko proiektu arkitektonikoa aurretik zegoen azpiegiturara egokitutako zurezko bolumen desberdinetan oinarritzen da. Garapen organiko bat proposatzen da, nabe handiaren barnean benetako barruko herri bat osatuz, ikasgela batzuekin eta lanerako eta elkartzeko espazio ireki askorekin, kolonizatzeko prest daudenak. Eraikin industrialaren eta prestakuntza-jardueraren artean elkarrizketa interesgarria sortzen da, ondarearekiko errespetuari eta arkitektura giza eskalan erabiltzeari esker.