Merkatal Itsasadarra

Plaza Berria

S.Pérez, A. de Echevarría, 1851
  • Helbidea: Plaza Berria
  • Ordutegia: Larunbata, 15:00-20:00 / Igandea, 14:00-19:00
20Pertsona taldeko
30'bisita
Argazkirik ez
Irisgarria
NAN
Eskaera handia
Zazpikale
Arriaga
Zazpikaleak
Abando

Bilboko hiribilduaren esparru historikoaren lehen hedadura modu erradialean egin zen, hiri-inguruneak edo kale periferikoak gehituz eta iparralderantz hedatuz, Areatza aldera, zazpi kaleen eremua beste batzuekin zabalduz, merkataritza-garrantzi handia hartuko zutenak, hala nola Bidebarrieta edo Correo.

Eta lehen hedadura horren ipar-ekialdeko muturrean Zurradores auzoa zegoen (larruak zurratu, ondu), leku estrategikoa, hiribilduaren esparru historikoaren eta San Nikolas arrantzaleen auzoaren arteko lotunea zelako, eta Areatzako hondartza, itsasgoretan urpean gera zitekeen padura. Eta hori izan zen, hain zuzen ere, Merkatuko Plaza Zaharrari erreleboa emango zion plaza berri bat eraikitzeko aukeratutako tokia.