Itsasadar Industriala

Zankoetako Udaltegia

R. Bastida, 1917 / J. M. Menchaca, 2011
  • Helbidea: Zankoeta kalea, 1
  • Ordutegia: Larunbata, 10:00-15:00 / Igandea, Itxita
20Pertsona taldeko
30'bisita
Argazkirik ez
Irisgarria
NAN
Eskaera handia
Santimami
Basurto

Zankoetako udal zentroa existitzen zen eraikin (desinfekzio zentro zahar bat) baten birgaitze eta handipenaren ondorioa da. Birgaitzean Ricardo Bastidaren jatorrizko proiektua errespetatu zen. Proiektua José María Menchacarena da eta zentroa 2009. urtean ireki zen.

Birgaitzearen erronka erabilera zehatz baterako diseinatu zen eta beste garai historiko zein kultural bateko eraikin bati gaur egungo beharrak jaso ahal izateko erantzun egoki bat ematean zetzan.

Jatorrizko eraikina Bilboko estilo modernistako adibide eskasetako bat da. Fatxadak Antoní Gaudi-ren Bartzelonako “Las Teresinas” komentua du eredutzat. Lehen solairuko handipena jatorrizko eraikinetik ezberdinduz gauzatu zen.

Birgaitzean erabilitako hizkuntza arkitektonikoa fisikoki eta formalki jatorrizko eraikinetik urrun kokatzen da esku-hartze neutro edo mimetiko batetik urrunduz. Hori dela eta, argi eta garbi bereiz daiteke eraikinaren zein zati diren jatorrizkoak eta zeintzuk berriak.

Gehitutako bolumena jatorrizko eraikinaren gainean atxikitzen den elementu bat bezala ulertzen da. Legoko fitxa bat izango balitz bezala forma sinple eta garbi bat du, Bastidaren fatxada landuak ez bezala. Elementuen arteko elkarrizketa barne-kaleetatik ikusi ahal da, ez ordea kanpoko kale nagusitik.

Esker onak: