OPEN HOUSE BILBAO

Open House, Bilboko ate irekien jaialdi nagusia da. Urtero, asteburu batetan zehar, Bilbok ateak irekiko ditu hiria ezagutzera emateko. Aukera paregabea hiritar zein bisitariek, Bilboko garapena, arkitektura eta hirigintzaren bidez hobeto ulertzeko. Bisitak doakoak dira eta gida baten laguntzaz gauzatuko dira.

Anima zaitez, 60 eraikin baino gehiago dituzu zure zain!

Bilbok dituen formak, bere arkitektura, bere espazio publikoak, azpiegitura handiak… bere izateko arrazoia dute eta horien atzean gehienetan ezagutzen ez ditugun erabaki, istorio, bitxikeri eta xehetasunak ezkutatzen dira. Open House-ek modu dibertigarri eta pertsonal batean gure hiria ezagutu eta hobeto ulertzeko aukera ematen digu.

XXI. mendean hirigintza bezalako arloetan hiritarren parte-hartze dinamikak indarra hartzen ari dira, biztanleek beraien egunerokotasunean eta beraien hirian eragina duten erabakietan parte hartu nahi dute. Open House-ek hiriari buruzko eztabaida irekia bultzatzen duen eta gizatasun sentzua sortzen duen esperientzia didaktiko eta dibertigarria eskaintzen die hiritarrei, modu horretara beraien inguruko erabakiekiko aktiboagoak bilakatuz, eta gure inguruaz kontzientzia hartuz.

Ikusmin eta jakin-nahi honetatik sortzen da Open Hose Bilbao. Normalean hiritarrei itxita edo ezezagunak diren eraikin eta espazioak 48 ordutan zehar dohainik irekitzean datzan eta hiritar guztiei irekita dagoen jaialdi kultural bat da.

Bilbao Comercial

1300-1876

Merkatal Hiria

Bilbao Industrial

1876-1983

Hiri Industriala

Bilbao Servicios y Cultura

1983-2018

Zerbitzu eta Kultur Hiria

OPEN BARAKALDO

Urte honetako edizioan, Open Housek izaera metropolitarra hartuko du Barakaldora salto eginez eta itsasadarrari duen garrantzia emanez. Beraz, edizio honetan Barakaldoko eraikinen altxaerek gordetzen dutena ezagutzeko aukera izango dugu.

Hurbildu zaitez Barakaldora eta ezagutu bertako arkitekturaren aberastasuna. Zeharkatu Bilboko industrializazioaren historia Labe Garaien eta zamatze-tokiak ezagutuz. Bertako baserri-dorreei esker garai bateko hiriaren nekazal izaeran murgilduko zara. Imajinatu ere egin ezin zenukeen kutsu frantses dun jauregia batekin topo egin ahalko duzu. Galindo inguruko eraikin garaikide eta estatuko kongresu zentro handienetako bati esker hiriaren etorkizunera begira jarriko zara.

Barakaldok, Bilbok bezalaxe, iraganeko industria guneak berreskuratu ditu. Hirugarren sektoreko hiri bilakaera hau hiriaren forman eta bere arkitekturan nabarmentzen da.

OPEN HOUSE WORLDWIDE

Open House nazioarteko izaera duen arkitektura eta hirigintza jaialdia da, Victoria Thornton-ek Londresen 1992an sortutakoa. Urtero, 48 orduz, hiriko hainbat eraikinetako ateak irekitzen dira dohainik, hiritarren artean diseinua eta arkitekturaren presentzia indartzeko helburuarekin, “48 ordu guztion artean hiria aurkitzeko” lelopean.
www.openhouseworldwide.org

Urteetan zehar punta-puntako arkitektura eta diseinua jorratzen duten hiri askotan zehar zabaldu da jaialdia. Hauen artean Nueva York, Helsinki, Bartzelona edo Melburne ditugu nabarmenetariko batzuk. Hirien arteko lankidetza eta ikasketa komunak baliatzen dituen Open sare bat sortu da, Open House Worldwide familiako kideen artean sinergia interesgarriak sortuz.

Jaialdiaren arrakasta ukaezina da. Bisitari, eraikin eta bolondresen kantitatea edizioak pasa ahal handitzen doa hiri guztietan. Eredurik garbiena Londonekoa da. Bertan urte honetan 275.000 bisitari izan dira eta 800 eraikin baino gehiagok ireki dituzte beraien ateak. Oporto edo Oslo bezalako beste hiri txikiago batzuek ere arrera paregabea eman diote jaialdiari hasieratikan.

“Garapen bidegarria eta hiri inguruaren hobekuntza lortu ahal izateko ezinbestekoak dira kalitatezko eraikinak eta espazio publikoak. Open Housek hiritarrei arkitektura hobeto ezagutzeko, berari buruz eztabaidatzeko eta zentsuzko iritzi bat izateko aukera ematen digu.
– Victoria Thornton, Open Housen sortzailea –

NOR GARA?

OUT (Open UrbaniTy) gara, arkitektura sustatzea helburu duen irabazi-asmorik gabeko elkarte bat. Hiri berrikuntza, arkitektura eta hiritarren parte-hartzean interesa duen jakintza-arlo ezberdinetako profesional gazte talde batek osatzen dugu elkartea. Open House Bilbao jaialdia elkartearen ekintza nagusia da.

JARRAI IEZAGUZU!