Lurperatuta egonik ere, argia bilatzen duen geltokia, argi-zulo batzuen bidez kalera azaleratu nahi duelarik, eta barruan landatutako zuhaitzek ere argia jasotzen dutelarik
Ametzolako lur azpiko geltokia Bilbo hiriko trenbide bilbaduraren berrantolaketa batetik jaio zen, eta eremuaren eraldaketa sakon baten parte da, etxebizitza, bide eta gune berde berrien sorrerarekin batera,
IMB Arquitectos-en lana da geltokia, eta 1998an inauguratua izan zen. Trenbidearen lurperatzea eta Ametzolako merkantzien geltoki zaharraren itxiera eta gero, geltoki berriak RENFE eta Feve zerbitzuak biltzen zituen maila ezberdinetan banaturiko gune bakar batean.
Geltokirako sarrera Gordoniz kalean kokaturiko beira eta altzairuzko eraikin berezi batetik egiten da, hortik geltokiko andenetara jaisteko igogailu eta eskailera mekanikoetara pasaz. Geometria trapezoidaleko bolumen batean datza, kanpora azaleratzen dena eta lurperatuko espaziotik argia bilatu nahi duena argi-zulo batzuen bidez. Hauei esker geltoki barruan landatutako zuhaitzek ere argia jasotzen dute. Estalkia Ametzolako parkea bere hegoaldean ixten duen ertzeko paseo eta pergolan bihurtzen da. Hau da, geltokia eta parkea proiektu oso baten parte dira.
Geltokiaren barrualdean Vicente Larrearen 2005eko eskultura lan Izengabea da aipatzekoa, proiektuan ezin hobeto integratua dagoena.