_MG_2576 copia

Bilboko arkitekturen OPEN jaialdian hiriko eraikin eta espazio adierazgarrienak ezagutu ahal izango dituzu. Udazkenero, 7 egunez, programak Bilboko arkitektura ezagutzera gonbidatzen zaitu, bere ondare arkitektonikoaren bitartez, arkitektura ulertzeko eta egiteko modu berriak ikusaraziz.

Arkitekturari buruzko begirada zabalagoa eta irekiagoa eskaintzeko helburuarekin eboluzionatzen ari da OPEN jaialdia. Egungo praktika arkitektonikoa inoiz baino anitzagoa dela jakitun, eta imajinario kolektiboan eredu arkitektoniko unitario eta ikonikoa nagusi dela oraindik ere, begirada hori zabaltzea bilatzen du OPEN programak, bestelako arkitekturak erakutsiz. Espazioak irekitzen jarraitzeaz gain, arkitektura egiteko modu berriak ikusaraziko dira, gorabidean dauden estudioetatik eraikuntzarik gabeko arkitekturetara begiratuz, lanbidean aritzeko gero eta presenteago dauden forma alternatiboak erakutsiz.

c8da2e21-57fc-4947-9ee3-cedc5fa8a2d1
OPEN HOUSE
EUROPE

Open House Europe nazioarteko lankidetza-proiektu berri bat da, arkitekturari buruzko eztabaida inklusiboagoa sustatuko duena eta hirigintzak gizarte- eta ingurumen-erronken aurrean aldaketa positiborako eragile gisa duen zeregina indartuko duena. Lisboan, Atenasen, Stockholmen, Dublinen, Milanen, Vilnan, Esloveniako hainbat hiritan, Brnon, Tesalonikan, Tallinen, Essenen eta Bilbon urtero Open House antolatzen duten Europako 11 kultur erakunderen elkarlanaren ondorioz sortutako proiektua da.

www.openhouseeurope.org
Open-House-Europe-Launch-event.-Photo-by-Giedrius-Akelis-©-Courtesy-of-Architekturos-fondas-47
OPEN HOUSE
WORLDWIDE

Open House Worldwide 60 erakundek osatutako sarea da. Beraiei esker arkitekturari, diseinuari eta hiriei buruzko jaialdiak eta elkarrizketa-guneak mundu osoan zehar antolatzen dira. 2023an, 1,2 milioi pertsonak bisitatu zuten Open House jaialdiren parte hartu zuten 6.250 eraikinetako bat. Guzti hori 14.460 boluntarioren laguntzari esker lortu ahal izan zen. Oro har, Open House Worldwide munduko hiri-paisaiaren ospakizunik handiena da. Sarea Open Cityk sortu eta kudeatzen du, Erresuma Batuan erregistratutako ongintzazko erakunde bat izanik.

www.openhouseworldwide.org
ORGANIZA
OUT KOLEKTIBO

OUT irabazi-asmorik gabeko elkarte bat da, eta Bilbon du egoitza. Hiriko berrikuntza-prozesuetan, arkitekturan eta herritarren parte-hartzean interesa duten arkitekto-talde batek osatzen du.

www.outkolektibo.org