Open House Bilbaoren zazpigarren edizioak Hiria (in)materiala gaiaren inguruan garatu du bere programa. Hiriak osatzen duen dimentsio ukigarri eta ukiezinaz gogoeta egin du jaialdiak, arkitekturaren eta hirigintzaren ingurumen, gizarte eta ekonomia jasangarritasunaz.
Jaialdian zehar eraikinak eta kaleak osatzen dituzten materialei buruz hitz egingo dugu: eraikuntzako material berriak (zura, elementu birziklatuak…), natura hiri-geruza berri gisa (naturan oinarritutako sistemak…), etab. Horrez gain, hirian eskuragarri dauden baliabideei eta zirkulartasunari buruzko hausnarketa egingo da: errealitatea ala utopia? Kulturak, adimen kolektiboak eta arau eta planek gure hiria eta gure espazio publikoa nola gobernatzen eta moldatzen duten ere ikusiko dugu.
Aurtengo edizioak, publiko zabal eta anitzarengana iristeko diseinatutako eta pentsatutako jarduera-programa baten bidez, iraunkortasunaren eta horrek hirian duen islaren inguruan jartzen du fokua.
Aurten, berrikuntza gisa, Open House Bilbao jaialdiak nazioarteko proiekzioa du. Bilbok indarrak batu ditu Europako beste 11 hirirekin, Europako Batasunak Creative Europe programaren esparruan kofinantzatutako Open House Europa nazioarteko lankidetza-proiektu berrian. Proiektu berri horrek arkitekturari buruzko eztabaida inklusiboagoa sustatuko du, eta nazioarteko eztabaidara eramango du hirigintzak gizarte- eta ingurumen-erronken aurrean aldaketa positiborako eragile gisa duen eginkizunari buruzko eztabaida.
Open House Europa urtero Lisboan, Atenasen, Stockholmen, Dublinen, Milanen, Vilnan, Esloveniako hainbat hiritan, Brnon, Tesalonikan, Tallinen, Essenen eta Bilbon antolatzen duten Open House Europako 11 kultur erakunderen arteko elkarlanaren ondorioz sortu zen, eta haren helburuak dira ezagutzak trukatzeko modu kolaboratiboak sartzea, arkitektura sektorearen inguruan arkitektura sustatzea.
550 boluntario baino gehiagorekin, 27.000 bisita baino gehiago izan ziren Open eraikinetara eta asteburuko gainerako jardueretara.