Open House Bilbaoren bigarren edizioak, Bilbo eta Barakaldoko biztanleek, arkitektura, historia eta hiriaren inguruan duten jakinmina berretsi zuen. 2018ko edizioan, bi hiriak gehituz, 67 espazio izan ziren ateak ireki zituztenak, interesa zuen edonori ezkutuko sekretuak ezagutarazteko. Open espazioen bisitez gain profesionalek zuzendutako beste aktibitate ugarik osatu zuten programa. Horietako gehienak, Opengram lehiaketa esaterako, lehen edizioko arrakasta errepikatu zuten.
35.000 esperientzia baino gehiago bizi izan ziren jaialdian, adin guztiei zuzenduta, haurrentzako tailerretatik hasi eta itsasadarrean zeharkako pasealdietaraino. Programa guztia aurrera eraman ahal izateko, izena eman zuten 600 boluntario baino gehiagoren energia eta konpromisua ezinbestekoa izan zen.
Jaialdiak, Bilbo eta Barakaldoko Udalen Hirigintza Sailen babesa izan zuen, Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza “Udazken Kulturalaren” programaren barruan eta baita Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza Sailarena ere.