
Jaialdiak bere laugarren edizioan COVID-19ak sortutako egoera berriari aurre egin behar izan dio, eta horretarako bai bere formatua eta bai jarduera guztiak beharrezko osasun neurrietara egokitu dira. Ekitaldiak oinarritzat erabili dituen irizpideak pilaketak ekiditea, gutxieneko distantziak bermatzea eta nahitaezko higiene-neurriak gehitzea izan dira.
Open House Bilbao-ren laugarren edizioa, 2020ko urriaren 24 eta 25ean ospatua, edizio berezia izan da, zeinetan Bilbon zehar 26 espaziok ateak ireki dizkien publikoari, guztiz dohainik. Edizioaren ildo nagusitzat Espazio Publikoa izanik, jaialdiak hausnarketa bat planteatzen du, kale, plaza eta parkeek gaur egun jokatzen duten paperari buruz eta hauek errealitate berrietara nola molda daitezkeen eta behar duten birpentsatuz.
Espazio anitzetarako bisitez gain, bestelako jarduerak ere garatu ziren, kaleak kulturaz eta esperientzia arkitektonikoez bete zituztenak: ibilaldiak bizikletan, hiria-natura ibilaldi gidatuak, familientzako tailerrak, paseoak itsasontzian, etab.
Gainerako urteetan ez bezala, eta osasun neurri guztiak betetzen zirela bermatzeko, jarduera guztiek behar zuten aurretiko izen ematea. Era berean, pertsonen taldekatzeentzako ezarritako gomendioak jarraituz, taldeen edukiera murriztu zen guzti horietan.
Urtero bezala, boluntariotza ekitaldiaren funtsezko oinarria izan zen, eta berriro ere emaitza egoera dela eta espero zenaren gainetik egon zen, eta 350 pertsona baino gehiagok eman zuten izena.