10K Bisitari
47 Espazioak
7
Hiriak
35856 Bisitak

Jaialdiaren lehen edizioak, gizarteak duen arkitektura eta hiriaren inguruko jakinmina eta interesa frogatu zuen. Bilboko etorkizuna eraikitzeko balio garrantzitsua suposatzen du. Asteburuan zehar, 47 eraikinek musutruk ireki zituzten ateak. Bisitariek eraikin historiko, etxebizitza, fabrika, eraikin administratibo… hiri osoan zehar zabaldutako eraikinetara sartzeko aukera izan zuten. Bisitez gain, Open House esperientzia handitzeko asmoz, gainerako beste zenbait ekintza arkitektoniko prestatu ziren: 360º esperientziak, Open Guggenheim eta OpenGram lehiaketa besteak beste.

Guztira, 36.000bisita gauzatu ziren Open eraikin eta gainontzeko ekintzen artean . Bestalde, Victoria Thornton, Open House mugimendu internazionalaren sortzailea izan zen gure artean, Open House Bilbao asteburuan parte hartuz.

Jaialdiak, Bilboko Udalen Hirigintza Sailaren babesa izan izateaz gain, Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza eta Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza Sailarena ere jaso zuen.