Ikusi zentroaren diseinua, berotegi handi bat da
Egilea AV62 arquitectos
Urtea 2023
Helbidea Butrón, 6
Ordutegia Igandea, 10:00-15:00
APNABIegunekozentroa
Bisitatu
  • 20 Pertsona / Taldeko
  • Bisita 30 min
  • Irisgarria
  • Trena Derio
Apnabi A
Apnabi B
APNABI autismoa duten pertsonen familien elkartea da. Elkarteak hainbat arlotako laguntza bermatzen du, autismoa duten pertsonen bizi-kalitatea, garapen pertsonala eta gizarteratzea hobetzeko helburuarekin.
Toño Foraster arkitektoa buru duen AV62 Bartzelonako estudioak diseinatu du Derion eraikitako zentro berria. Eraikinaren arkitekturari dagokionez, diseinuan energia-jasangarritasunarekin, kontzientziazio ekologikoarekin eta ingurumenarekiko sentsibilizazioarekin lotutako teknika berritzaileak aplikatu dira.
Proiektua berotegi handi bat bezala planteatu da, barruan egurrezko bolumenak dituena. Itxitura handia edo kanpoko azala, altzairuarekin eta polikarbonato zeharrargiarekin eraiki da, eta barruko bolumetriak edo tailerrak egurrezko panel aurrefabrikatuekin eginda daude. Lehorreko eraikuntzari esker, bere garapena beste prozesu tradizional batzuk baino merkeagoa, azkarragoa eta eraginkorragoa izan da. Eraikinak inguratzaile bioklimatikoa du, irekitze eta ixte automatikoen bidez eguzki-atzitzea eta aireztapena erregulatzen dituena.
Eraikina Mies van der Rohe 2024 sari ospetsua lortzeko izendatuetako bat izan da.
Esker onak
logo - apnabi - sin fondo