Maumejean etxe entzutesuaren beiratea Bilbon!
- 25 Pertsona / Taldeko
- Bisita 30 min
- Argazkiak debekatuta
- Irisgarria
- Eskaera handia
- Metroa Abando
- Tranbia Abando
- Trena Abando
- Aldiria Abando
Bilboko Espainiako Bankuaren historiak 1874an du jatorria, nazio mailan billeteen igorpenaren monopolioa lortu zuenean. Ordura arte hirian eraginkorra zen eta billeteak igor zitzakeen Bilboko Bankua, Banku Komertzial bihurtu zen orduan.
Bankuaren lehenengo sukurtsala Bidebarrieta kalean zegoen, baina handik gutxira, Banco Matadero kalera lekualdatu zuten, geroago Banco de España kalea izango zena. Hortik, egungo kokalekura igaro zen. Bilboko Espainiako Bankuaren eraikinak lau solairu eta sotoa ditu. 1923an eraiki zuten Julian Apraiz arkitektoaren proiektuari jarraiki. Kariatideek eta Merkurioren irudi batek apainduriko fatxadan hainbat ordena klasiko gainjartzen dira bi banda eta zokaloan zehar. Eraikinaren erpin borobilduak fatxadei jarraipena ematen die. Okre harrizko eraikina harri grisez eraikitako zokaloaren gainean bermatzen da. Bigarren bandak, bi solairu hartzen dituenak, korintoar ordenako pilastra marratuak ditu. Pilastren artean leihoak daude, lehenengo mailan zutabe dorikoek eta bigarrenean jonikoek kokatzen dituztenak. Banda hori, hirugarren banda, pilastra soilagoekin eta eraikinaren gailur oparo gisa, bermatzen den erlaitzak burutzen du.
Fatxada egiteko Jose Riu Domingo eskultorearen laguntza izan zuten, zeinek Fontechako hare harria landu baitzuen fatxada apaintzeko. Burdinazko atea nagusia Torrasek egin zuen 1922an. Erdiko patioa, Maumejean Etxeak egin zuen eta 1998an eraberritu zuten beirate handi batek estaltzen du.
1955 eta 1956 artean sukurtsala eraberritu zuten lehenengo aldiz; birgaitze proiektuan Yarnozek esku hartu zuen eta patioan materialki aberatsagoak ziren aldaketak egin zituen, azkenean eraikinaren jatorrizko irudia aldatu bazuen ere. Eraberritze lan honetan esku-hartze eremua eta kaxa handitu ziren.
1974ko bigarren lanetan, garajea eraiki zuten eta kaxa bereizia handitu.
Azken birgaitzea 2010ean gauzatu zen, lehenengo solairuko artxiboa eraldatuz eta billeteak tratatzeko gela berri bat gehituz. Hotsandiko apaindurak, industria eta komertzioei keinu ugari egiten die eta lehoi, murko, medailoi eta girlandek irudikaturiko oparotasunari. Espainiako Bankuak eskaintzen dituen zerbitzuen artean daude, besteak beste: pezetak euroen truke aldatzea, billete eta txanpon faltsuak batzea, egoera txarrean dauden billeteak aldatzea, zor publikoaren harpidetza… Gainera, Bankua, Euskal Autonomia Erkidegoko, Kantabriako, Nafarroako eta Errioxako kreditu kutxak billete eta txanponekin hornitu eta banatzeaz arduratzen da.
