Bilboko estudio mirestuenetako batek ateak ireki ditu
- 12 Pertsona / Taldeko
- Bisita 45 min
- Argazkiak debekatuta
- Izena eman behar da
- Metroa Abando
- Tranbia Ribera
- Trena Zazpikaleak
- Aldiria Zabalburu
Euskal Herriko arkitektura estudio handietan hamar urtez lan egin ostean, non Carlos Ferrater edota coop himmelb(l)au bezalako arkitektoekin batera aritzeko aukera izan zuten, Gentzane Goikuria (1976) eta Beñat Saratxaga (1975) Donostiko Arkitektura Goi eskola Teknikoan ikasitako arkitektoak, behark plataforma sortzen dute 2009an. behark arkitektura, diseinua eta arteetako profesional ezberdinen kolaboraziorako bideak uztartzeko sortzen da, diseinu arkitektoniko eta hirigintza lanak garatzeko asmoz, ondoko premisa nagusi hauetatik abiatuta:
beha_ analisia eta behaketa
behar_ beharrezko arkitektura
h_ arkitektura isila
Behaketatik abiatzen den arkitektura bat, beharretan oinarritzen dena, eta beharrezkoa dena soilik planteatzen saiatzen dena. beharkek, arkitektura isil bat planteatzen du, ez harroa baizik eta umila, hortik h hizkiak logoan duen garrantzia.
Lantaldea enkargu eta lan bakoitzera egokituz , beharkek mota askotariko lanak ekitea ahalbideratzen digu, obra berria, birgaitze eta berregokitze lanak, hirigintza eazterlanak, etb. Hiri birsorkuntza lanei dedikazio bereziaz ekinez beti, jasangarritasunaren ikuspegitik abiatuta eta herri partaidetza sustatuz espazio publikoaren diseinuan (eta gozamenean).
