Ezagutu Bilboko baratze eta baserri produktiboen azken adibideak
- 40 Pertsona / Taldeko
- Bisita 90 min
- Izena eman behar da
- Trena Otxarkoaga
Bilboko landa eremuan barneratzeko txangoa izango da hau, Otxarkoaga auzoan emango zaio hasiera ibilbideari, zehazki 03 Linearen azken geltokian, Arbolantxa 18an. Bertan elkartuko dira parte hartzaileak eta ibilbideraen lehen geldialdian Bilboko herri ortuak bizitatzeko aukera izango da.
Ondoren, Arbolantxa auzoan zehar jarraituko du bilbideak, bertan landa eremuko izaera eta herri arkitektura ezagutzeko aukera izango da. Arbolantxa auzoa, plaza eta dorretxea bisitatuko dira eta bertako auzokideen eskutik auzoko ohitura eta bizipenak ezagutzeko aukera izango da. Txangoaren helburua landa paisaia ezagutu eta hiriak bere elikadura modu subirauan garatzeko izan ditzakeen bideak ezagutzea izango da, aintzinako eta gaur egungo errealitatearen arteko jolasean.
Amaitzeko, Bilboko azken baserriak ezagutzeko aukera ere izango da, oraindik modu produktiboan martxan dauden baserrietako baten esperientzia ere ezagutzeko aukera izango dute parte hartzaileek. Txangoari Ibarsusi auzoan emango zaio amaiera, zehazki Julian Gaiarre etorbidean, bertan autobus linea ezberdinak hartzeko aukera izango da.
Txangoan zehar gerriko agroekologikoa zer den, zein helburu duen, eta hirigintza aldetik zein eskuartze egin daitezkeen azalduko da, eta aldi berean BIlbo hiriaren eta landa eremuaren artean ematen den elkarrizketan barneratuko da bidaiaria, Bilboko hiri bilbetik gertu egon arren guztiz bestelakoa den paisaia batean. Bidaian zehar galdera hau izango dugu bueltaka, Eta Bilbok bere elikagaiak ekoiztuko balitu?
