Ez galdu Areto Arabiarra, ez duzu antzekorik aurkituko Bilbo inguruan
- 20 Pertsona / Taldeko
- Bisita 30 min
- Irisgarria
- Eskaera handia
- Metroa Abando
- Tranbia Pio Baroja
Nahiz eta ukitu neobarrokoak ere badituen eraikina Beaux-Arts estiloan koka daiteke bai konposizioari dagokionez baita banaketari dagokionez ere. Udaletxea, Arriaga Antzokia bezala, 1883-1886 urte bitartean Bilboko Udal Obren buru izan zen JoaquÃn de Rucoba arkitekto kantabriarraren lana da.
Udaletxea eraiki baino lehen, San Anton Elizari atxikitako XVII. mendeko etxebizitza tradizional batean kokatzen ziren udal espazioak. Garai hartan hiriak jasan zuen hazkuntza demografiko zein ekonomikoak bultzatuta udaletxea lehenago San Agustin konbentua kokatzen zen orubera eramatea erabaki zen. Eraikina bera hiriaren handitze prozesuaren parte izan zen garaiko hiriaren eremutik at kokatzen baitzen.
Udaletxeak laukizuzen formako lau solairu ditu. Fatxada nagusia itsasadarrera begira dago eta simetrikoa da. Eskailera nagusia gailenduz legea eta justizia irudikatzen dituzten bi eskultura daude. Fatxadetan nagusi den soiltasunak barneko apaindurek duten aberastasunarekin topo egiten du. Barneko espazio esanguratsuena Rucobak Malagan pasatako urteen adierazgarri den Areto Arabiarra da.
1931. urtean eraikin berri bat proiektatu zuen Pedro Ispizuak, bi eraikinak pasarela baten bitartez konektatzen dira. 1985. urtean eraikina erabat birgaitu zen. Duela gutxi, Udaletxearen atzekaldean IMB arquitectos bulegoak diseinaturiko bolumen berri bat eraiki da.
