Bisita Bereziei esker, eraikinak hoberen ezagutzen dituztenen eskutik ezagutzeko aukera izango duzu

Egilea Asociación Pedro Fabro Elkartea
Urtea 1916
Helbidea Aguirre Anaien , 2
Ordutegia Larunbata, 13:00-14:00
BisitaBerezia:DeustukoUnibertsitateKomertziala
Bisitatu
  • 20 Pertsona / Taldeko
  • Bisita 60 min
  • Irisgarria
  • Izena eman behar da
  • Tranbia Abandoibarra/Guggenheim

Izena emateko epea irailaren 26an irekiko da

IMG_2709 copia
comercial2

Pedro Fabro Elkarteko boluntarioen lankidetzari esker, Deustuko Unibertsitate Komertziala bisitatuko dugu (1916). C. E. Amannek eta J. M. Basterrak proiektatutako eraikina da, eta Deustuko Unibertsitate Literarioarekiko paralelo planteatzen da, baina lerrokadura nagusitik atzeratuta. Horrela, unibertsitate-campus txiki bat sortu zen Bilbon.

Pedro Fabro Elkartea, Jesusen Lagundiaren sortzaileetako baten izena duena, sortu berria da eta Deustuko Unibertsitateko jubilatuek osatzen dute.

Bilbon unibertsitate kanpus txiki bat sortzearen nahiarekin eraikina Deustuko Unibertsitate Literarioarekiko paralelo eta zertxobait atzeratuta kokatu zen. Deustuko Unibertsitate Literarioa baino kota altuago batean kokatzen da eta naturarekin kontaktu zuzenagoa du. Eraikinak gorputz nagusi bat du itsasadarrari begira eta berarekiko hiru bolumen paralelo atzealdean. Sarrera fatxada nagusitik irteten den bolumen txikiago baten bitartez gauzatzen da. Sarrera honek konposizio klazisita eta inspirazio erromatarra du: zutabeak, pilastrak, zokaloa…

Gainontzeko eraikuntzekin lotura behe oinean kokaturiko estalitako galerien bitartez egiten da. Eraikinaren oina sortzen joan diren behar eta erabilera berriei erantzunez eraldatzen joan da urteen poderioz. Aldaketarik garrantzitsuena atzealdean atxikitako bolumen berri bat izan zen. Eraikuntza berri horren bitartez oina ixtea eta bi patio sortzea lortu zen.

Esker onak
LOGO ASOC PEDRO FABRO