Bisita Bereziei esker, eraikinak hoberen ezagutzen dituztenen eskutik ezagutzeko aukera izango duzu

Egilea Asociación Pedro Fabro Elkartea
Urtea 1886
Helbidea Unibertsitate etorbidea, 24
Ordutegia Larunbata, 11:00 / 12:00
BisitaBerezia:DeustukoUnibertsitateLiterarioa
Bisitatu
  • 20 Pertsona / Taldeko
  • Bisita 60 min
  • Argazkiak debekatuta
  • Irisgarria
  • Izena eman behar da
  • NAN-a erakutsi
  • Metroa Deusto
  • Tranbia Abandoibarra/Guggenheim
_MG_1528
literaria

Pedro Fabro Elkarteko boluntarioen eskutik, Deustuko Unibertsitate Literarioaren (1886) nondik norakoak ezagutzeko aukera izango dugu. XIX. mendearen bigarren erdialdean Bilbon eraikitako eraikinik handiena da, Miserikordia etxearekin batera. Proiektua Francisco de Cubas arkitekto madrildarrak idatzi zuen, José María Basterra arkitekto bilbotarraren partaidetzarekin.

Pedro Fabro Elkartea, Jesusen Lagundiaren sortzaileetako baten izena duena, sortu berria da eta Deustuko Unibertsitateko jubilatuek osatzen dute.

Deustuko Literatura Unibertsitatea Erruki-etxearekin batera XIX. mendeko bigarren erdian Bilbon eraiki zen eraikinik handiena da. Proiektua Francisco de Cubas arkitekto madrildarrak egin zuen eta pasillo, lorategi eta kirol guneak…eta abar diseinatzeko José María Basterraren laguntza izan zuen.

Unibertsitatea proiektu eklektiko bat da. Hiruhortz formako oina bi patio edo klaustroren inguruan antolatzen da (Paraninfoa, Liburutegia, kaperak…). Fatxada nagusiak itsasadarrera begiratzen du eta bertan hiru gorputz nabarmentzen dira erdikoa sarrera nagusia izanik. Eraikinaren hiru ardatz nagusiak fatxadan nabarmentzeak eta sarrerako eskailera nagusia begiraleku bezala pentsatuta egoteak berpizkundeko kutsu garbia ematen dio eraikinari.

Unibertsitateko Paraninfoa antzoki espazio bat bezala pentsatu zen. Oina laukizuzena da eta sabaia lau izan arren apaindura ugari ditu (egurra, burdin forjatua eta polikromiak). Alde luzeak harmailak dituzte alboetan eta barne espazioa mendebaldera begira dauden leiho handien bitartez argiztatzen da.

Esker onak
LOGO ASOC PEDRO FABRO

Izen ematea