Bisita Bereziei esker, eraikinak hoberen ezagutzen dituztenen eskutik ezagutzeko aukera izango duzu
- 20 Pertsona / Taldeko
- Bisita 60 min
- Irisgarria
- Izena eman behar da
- Metroa Zazpikale
- Tranbia Atxuri
- Trena Zazpikale
Ekintza Juan Manuel González Cembellín-ek gidatuko duen visita bat izango da, museoko zuzendaria eta historialari aditua.
Enkarnazio Eliza eta Komentuko klaustroan kokatzen da 1995. urtean inauguratu zen Eleiz Museoa. Erabilera berria ahalbidetzeko, Ramon Urmeneta eta Jose Garitacelaya arkitektoek birgaitze proiektua garatu zuten. XX. mendeko bigarren erdian gauzatutako beste birgaitze batzuk tenpluaren barne banaketa eraldatu zuten. Jatorrian konbentu-eliza bezala eraiki zena parrokia bilakatuz.
Komentua Domingotar mojek sortu eta bertan bizi izan ziren lau mende eta erditan zehar Leioako monja-etxe berrira mugitu ziren arte 1976. urtean. XVI. mendean Bilboko inguruetan zeuden hiru konbentu garrantzitsuenetatik (San Agustin, San Francisco eta Enkarnazioa) gure egunetaraino iritsi den bakarra da. Bilbon zein Bizkaian gotikoa nagusi zen garaian, estilo barroko eta berpizkundeko soluzio aurreratuak erabiltzen dituen eraikin baten adibide garbia da.
Eraikin-multzoan 3 elementu bereizten dira: fraileen Santo Domingoko komentua, Enkarnazioko eliza eta Domingotarren komentu eta klaustroa. Elizak gurutze latinoko oina du, sei ataletako nabea, buru zuzena kanpotik eta eliptikoa barnetik eta alboetara kapelak dituen gurutzadura.
Elizako nabearen gangak ez ziren XVII. menderarte eraiki.
