Gozatu Menchu Gal margolari gipuzkoarraren omenez izendatutako lorategi-terrazatik eskaintzen diren bista paregabeak!
- 20 Pertsona / Taldeko
- Bisita 30 min
- Irisgarria
- Metroa Moyua
- Tranbia Guggenheim
Bizkaia Aretoa BBK-k Euskal Herriko Unibertsitateari (UPV/EHU) utzitako eraikina da. Multzoa paraninfo bat (433 eserleku), errektore eta errektoreordeen bulegoak eta erakusketa, hitzaldi, batzar erabilerarako pentsatutako espazioek osatzen dute.
Eraikina elementu trinko bat bezala ulertzen da, hutsune formal baten bitartez “L” forma hartzen duena. Sortzen diren bi besoek ipar eta ekialde orientaziotara zuzenduz ingurua besarkatzen dute, inguruko eraikinekin erlazionatuz, bereziki Guggenheim museoarekin. Bolumenak dituen hegaldura, urradura eta arraildurei esker eraikina flotatzen dagoela ematen du.
Lehen begi-bistan sinplea dirudien arren, eraikuntza garapen konplexu baten beharra izan zuen. Egiturari dagokionez, nahiz eta hormigoi armatuzko karga-hormaz osatuta egon, horma horiek dituzten arraildurak direla eta, hegalduran lan egitera behartuta daude elementuak.
Fatxadako materialak, usadio portugeseko azuleju grisa (Alvaro Sizaren jatorria) eta Macael-eko marmol zuria, Guggenheim museoko titanioak sortzen dituen distira eta UD-ko liburutegiaren beirekin uztartzeko aukeratu ziren.
Behe oinak sarrera atariak, Paraninfoa eta laguntza espazioak biltzen ditu. Goiko solairuetan fatxadatik doan pasilo batek banatzen ditu espazio guztiak. Erakusketa gelak lehen solairuan, auditorioa eta prentsa guneak bigarrengoan, bulegoak eta bilera gelak hirugarrengoan eta laugarrengoan, hego besoan instalazioak kokatzen dira altura bikoitz batean eta ekialdekoan bulegoak eta beste erabilera batzuk jasotzeko erabiltzen da.
