Ezagutu ispiluen egongela eta Luis XIV garaiko Versaillesen egongo bazina bezala sentituko zara
- 20 Pertsona / Taldeko
- Bisita 30 min
- Argazkiak debekatuta
- Irisgarria
- NAN-a erakutsi
- Eskaera handia
- Metroa Moyua
XIX. mendearen amaieran Victor Chávarri industrialak familiarentzako bizileku bat eraikitzea erabaki zuen, burgesia bilbotarraren jauregien joerari jarraituz. Belgikarekin zuen harreman profesionala dela eta, Paul Hankar arkitektoari proiektua egitea eskatu zion, nahiz eta lanaren zuzendaritzan eta eraikinaren handipenean Atanasio de Anduizak ere parte hartu zuen. Horregatik eraikuntzak flamenko estiloa dauka, Regers-Zegnard hotelean inspiratuta dago.
Eraikuntzak behe solairua, hiru altuera eta txapitulan erremataturiko azken solairu bat ditu.
Fatxaden asimetriak alde batetik eta kolore desberdinetako harrien konbinazioak eta bere leiho ezberdin guztiek oharkabean geratzen ez den nortasuna ematen diote eraikinari.
Mario Camiña eta Daniel Escondrillas-ek egindako esku-hartze asko jasan ditu, orubearen atzeko aldean eraikitako eraikuntza berri bat barne.
Eugenio MarÃa Aguinaga arkitektoak berriztatze oso bat gauzatu zuen 1943-1947 urte bitartean, Gobernu Zibilaren egoitzan bilakatuz. Esku-hartzeak arreta barrualdean jarri zuen, lurrean Ereñoko marmol gorri eta zurien pieza guztiak berreskuratuz; geroago eskailera berri bat proiektatu zen. Horretaz gain solairuen erabilerak aldatu ziren, lehen solairua gune erakusgarri gisa moldatuz, bigarrena gobernadorearen etxebizitza bilakatuz eta hirugarrena idazkariaren etxebizitzan transformatuz.
Barrualdeko apainketa zaindua bereziki nabarmena da zoruetan, horma eta margotutako sabaietan, ate eta zurezko enpanelatuetan, marmolezko tximinia eta zurezko kabina duen igogailu batean.