Begiratu gora, eraikinaren estalkia ez da jatorrizkoa, izan ere lurrunezko trenek ezin zuten espazio itxietan gelditu

Egilea S. Achúcarro, V. Gorbeña
Urtea 1902
Helbidea Bailén kalea, 2
Ordutegia Larunbata, 10:00-12:30 / 16:30-19:00 / Igandea, 10:00-12:30 / 16:30-19:00
ConcordiaGeltokia
Bisitatu
  • 20 Pertsona / Taldeko
  • Bisita 30 min
  • Irisgarria
  • Metroa Abando
  • Tranbia Abando
  • Aldiria Abando / Concordia
MG_1787-copia
MG_1794-copia

Geltokia hiriko leku estrategiko batean kokatuta dago, Arriaga antzokia eta bere inguruarekin erlazioan. 1902. urtean inauguratu zen, Valentín Gorbeñak 1893. urtean eginiko proiektuaren arabera eta Severino Achúcarrok 1898. urtean diseinatutako fatxadarekin. Fatxadak  kolore-joku oso berritzailea eta trataera eszenikoa du, alde zaharretik  duen presentzia dela eta.

Arkitektura eta ingeniaritzaren arteko uztarketaren eredu bitxi bat da. “Irla tipoko” berlindar tipologian eta meategietako zama-tokietan oinarritzen da bere diseinua. Achúcarroren ekarpenek trenbide izaera zuen eraikinari forma eta adierazpena ematea lortu zuten, eraikinak izaera hiritar eta monumentala lortuz. Ageriko egitura metalikoak atarian zein eraikineko gainontzeko zatietan presentzia handia du. Guztia estalki kurbo batek errematatzen du. Itxaron-tokiaren espazioa alde zaharra ikusteko begiraleku edo balkoi modura diseinatu zen, amaiera modura bulego eraikin bat duelarik. Yago Bonet Correa arkitektoak berritu zuen eraikina, atariari indarra emanez eta ageriko metalezko egitura errekuperatuz, eraikinaren jatorrizko izaera berreskuratzea lortu zuen. Azken birgaitzea IMB Arquitectos bulegoak egin du.

Esker onak
Adif_wordmark.svg