Egileen bisitei esker sortzaileen eskutik ezagutu ahal izango duzu beraien lana
Egilea BEHARK arkitektura
Urtea 2016
Helbidea Dique, 2A
Ordutegia Asteartea, 17:00 / Larunbata, 11:00
Egilearenbisita:BEHARK-Dique2A
Euskal Herriko arkitektura estudio handietan hamar urtez lan egin ostean, Gentzane Goikuria (1976) eta Beñat Saratxaga (1975) Donostiako Arkitektura Goi eskola Teknikoan ikasitako arkitektoak, behark plataforma sortzen dute 2009an. Behark arkitektura, diseinua eta arteetako profesional ezberdinen kolaboraziorako bideak uztartzeko sortzen da, diseinu arkitektoniko eta hirigintza-lanak garatzeko asmoz.
BEHARK arkitekturaren eskutik, Bilboko Olabeaga auzoaren erriberan dagoen Dique 2A kaleko eraikinean egindako birgaitze-lanak xehetasunez ezagutzeko aukera izango dugu. Eraikinak irisgarritasun-arazo handiak zituen, eta, etxebizitzen tamaina txikiarekin batera (isolamendurik eta berokuntzarik gabe), ezinbestekoa zen hura berritzea.
Proiektuak fatxada berria eratzen du itsasadarraren aurrean, eta funtsezkoa da eraikinaren arazoak konpontzeko estrategiaren parte gisa. Etxebizitzen irisgarritasunaren auzia konpontzen du, haien bizi-baldintzak hobetuta, aire zabaleko espazio berriak gehituta, eta egitura indartuta.
Proposamenak, halaber, behe solairua eraikitzea ere jasotzen du, kalearen kotan jarritako igogailura sartzeko, eta etxebizitzetara heltzeko.
Esker onak
