Egileen bisitei esker sortzaileen eskutik ezagutu ahal izango duzu beraien lana

Egilea TARTE + ELE Arkitektura
Urtea 2023
Helbidea Txabarri kalea, 4
Ordutegia Asteartea, 18:00 / Larunbata, 12:00
Egilearenbisita:ELE-LabeGaraiak
Bisitatu
  • 20 Pertsona / Taldeko
  • Bisita 60 min
  • Irisgarria
  • Izena eman behar da
  • Metroa Sestao
  • Aldiria La Iberia (Sestao)
LABE GARAIAK 2
ELE+Arkitektura2
Ele Arkitektura (Durango, 2013), Eduardo Landia eta Eloi Landia arkitektoek sortutako sorkuntzara bideratutako distiplina anitzeko plataforma da. Kontzeptu arkitektonikoa, kontestua eta materialen tektonikaren inguruko ikerketan oinarritutako eskala eta tipologia anitzeko proiektuak egiten dituzte.
ELEarkitekturaren eskutik, Txabarri auzoa (Sestao) eta Bizkaiko Labe Garaiak, gaur egun Monumentu izendatuta dagoena, lotzen dituen 25 m-ko kota diferentzia gainditzeko hiri-igogailua eta eskailera bisitatzeko aukera izango dugu.
Proiektua bai inguruneaz gozatzeko, bai behatua izateko helburuarekin diseinatu zen. Eskaileraren diseinu irekiak eta linealak edozein ikuspuntutatik begiratzeko aukera ematen du, genero-ikuspegitik ibilbide segurua sortuta.
Eskaileraren egitura, fabrikan egindako altzairuzko habe triangeludunen bidez eginda dago, instalazioaren eraikuntza in situ egitea errazteko eta eraikuntza-denborak murrizteko. Igogailuaren egiturari dagokionez, lau habez osatutako kutxa itxia da, euskarri bertikaleko elementu bakartzat balio duena, eta hiru hegalak bertan eusten dira.
Esker onak
logo+web+3 elearkitektura

Izen ematea